Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Udazken Kulturala -
IGARTZA MUSIKA: MEGARON CHAMBER CHOIR
Igandea, 05. Azaroa 2023, 18:30

MEGARON CHAMBER CHOIR izeneko abesbatzak, urriaren 31tik azaroaren 5era bitarte ospatzen den Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketan parte hartuko du.

Megaron ganbera abesbatza 2003ko urrian sortu zen Damijan Močnik konposatzaile eta zuzendariaren ekimenez, eta Liublianako St. Stanislav erakundean bildu zituen Institutu Diozesiarreko hainbat ikasle ohi, beste hainbat abesbatzatan kantatzen jarraitzen zutenak, eta institutuko bost abesbatzetako batean edo gehiagotan musika-heziketa jaso zutenak. Hala, esan liteke Megaron ganbera abesbatza St. Stanislav erakundeko abesbatza piramidearen gailurra dela. Sortu zenetik hogei urte igaro diren honetan, Megaron goi-mailako kalitatedun abesbatza bilakatu da, eta maiz eskaintzen ditu emanaldiak Eslovenian, Europa osoan, Estatu Batuetan zein Kanadan. Abesbatzaren ezaugarri nagusiak dira soinu aberatsa eta garai nahiz estilo desberdinetako musiken interpretazio hunkigarriak.

Megaron abesbatzak sari ugari irabazi ditu Esloveniako zein nazioarteko hainbat abesbatza lehiaketatan. Hauexek dira azkenak: lehen saria abesbatza mistoen kategorian, Errenazimenduko obra baten interpretazio onenaren saria eta egitarau onenaren saria Marktoberdorf-eko 2022ko Ganbera Abesbatzen Nazioarteko Lehiaketa ospetsuan.

Besteak beste, Damijan Močnik, Jacobus Handl Gallus, Nikolai Golovanov, Charles Hubert Hastings Parry, Kim Andre Arnesen, Marijan Lipovšek etab.en konpositoreen obrak abestuko dituzte.

AZAROA 5 B

 

 

 

 

 

Kokapena: Loinazko San Martinen basilikan