Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
LABURMETRAIEN EMANALDIA: "HEDATUZ" PROIEKTUA
Ostirala, 19. Uztaila 2019, 18:30
Kontaktua: AGISAS
Kokapena: Udaletxeko batzar aretoa
Hedatuz sentsibilizazio proiektuaren barruko ekitaldia da honako hau "Gizarte elkarteen bisibilizazioa" zabaltzeko.
Hainbat laburmetrai eta ikus-entzunezko lanak emango dituzte gai soziala oinarri dutena. Ahultasun sozial egoeran dauden kokektiboen lanak ere ikusgai izango dira, eurek eginak eta talde hauetako ordezkariak izango dira bertan euren esperientziaz hitzegiteko.
Generoen arteko berdintasunaren gaia esplizituki lantzen duen laburmetraia ere emango da.
Prozesu honetan, zenbait tailer antolatu zituzten elkarteek, eta bertan egindako lanketetatik abiatuta, euren beharrak islatzen dituzten film laburrak osatu zituzten. Hala, grabaketak egiteaz gain, pertsonen heziketa eta gizarteratze prozesuak landu dituzte.