Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
ERREKA EGUNA
Asteartea, 11. Ekaina 2019, 17:00 - 18:30

Partehartzaileen izenak Laiako Rosa Aurkiari (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo telefonoz 653 013 702) eman ekainaren 11a baino lehen.

oria erreka

Herriko jaiak pasa berriak ditugu eta egun hauetan herrian zehar ekitaldi eta ospakizun ugari izan dira. Hauetan hondakin asko sortu eta pilatu da eta hondakin hauetako askok Oria ibaian bukatu du. Hondakin hauek ibaian sortarazten dituzten arazoak ekiditeko herriko gazte batzuk prest azaldu dira ibaira jaitsi eta garbitzeko.

Bestaldetik, orain dela urte batzuk Beasaingo Agenda 21ren barruan erreka eguna antolatzen zen. Egun honetan, auzolanean Oria ibaia garbitzen zen.  Ekimen hau Beasaingo ikasleek eskolako Agenda 21aren barruan, hondakinen gaia landu zutenean, erreka garbiketa proposatu eta ondorioz Udalak antolatu egin zuen.

Erreka eguna berreskuratuz eta gazte hauen borondatea txalotuz, Udalak erreka garbiketa bat antolatu nahi du herriko eragile ezberdinekin auzolanean garbitzeko. Denen artean ibaia garbitu eta hondakinen borroka honetan parte hartzea du helburu.

Estatu mailan, LIBERA proiektua (PROYECTO LIBERA: UNIDOS CONTRA LA BASURALEZA) antolatzen ari dira ekainaren 15erako eta egun honetan estatuko udalerri ezberdinetan hondakinen bilketa ezberdinak egingo dira inguruko baso, itsaso eta ibaietan. Beasaingo Udalak ere proiektu honetan parte hartzeko asmoarekin erreka garbiketa hau antolatu du.

Ekimena ekainaren 11ean, arratsaldeko 17:00etan izango da eta Bideluzeko plazan elkartuko gara. Garbiketa lana 18:30etarako amaituta egongo da.

Parte hartuko duen talde bakoitzari Udalak zabor bilketarako beharrezko eskularruak eta zabor poltsak emango dizkio. Partehartzaile bakoitzaren esku geratzen da arropa eta oinetako egokiekin joatea garbiketa egunean. Udalak garbiketa zerbitzuko langileak jarriko ditu inongo arriskurik egon ez dadin. Erreka garbiketan parte hartzen duen guztiri, segurua egingo zaio.

Beraz, auzolanean parte hartu nahi duen guztiak izen abizenak, jaioteguna eta baldin badauka NAN/DNI zenbakia eman beharko ditu.

Kokapena: BIDELUZEko plaza