Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Hitzaldiak -
"NOLAKOA IZAN BEHARKO LUKE EUSKARAREN NAZIOARTEKO LANAK?" mahai-ingurua
Ostirala, 17. Maiatza 2019, 18:00
Kontaktua: Garabide elkartea

Kanaldudek ekoizten duen “Zuzenean zure esku” programaren saioa egingo da Beasaingo Igartza jauregian “Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak?” izenburupean.

Kokapena: Igartzako jauregia
Ostiralean, maiatzak 17, Kanaldudek ekoizten duen “Zuzenean zure esku” programaren saioa egingo da Beasaingo Igartza jauregian “Nolakoa izan behar luke euskararen nazioarteko lanak?” izenburupean. Bidarraiko telebistak duen dinamika aberatsaren baitan, 15ero “Zuzenean zure esku” programa zuzenean emititzen du internetez. Oraingoan GARABIDEk heldu dio erronkari eta aste honetan emitituko den programan mundu mailan dauden milaka hizkuntzen inguruan arituko gara.
Mahai-inguruan parte hartuko dutenak honakoak dira: Irene Larraza (Etxepare institutua), Gorka Espiau (Agirre Lehendakaria Center), Urtzi Urrutikoetxea (PEN Kluba), Jon Sarasua (Garabide). Moderatzaile lanak: Idurre Eskisabel.
Mahai-ingurua maiatzaren17an, ostirala, arratsaldeko 6etan eta Beasaingo Igartza jauregian egingo da eta zuzenean emitituko da kanaldude.eus-eko “Zuzenean zure esku” atalean. Programa grabatu eta internet bidez zabaldu eta gero, aukera izango da telebista arruntetan ikusteko. Izan ere, “Zuzenean zure esku” programa Hamaika, Goiena eta Xaloa telebistetan emititzen baita. Herritarrak ekimenean parte hartze aktiboa izateko aukera du, mahai-inguruan publiko gisa parte hartuz, horretarako 17:30an Beasaingo Igartza jauregira hurbilduz.