Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content

AGENDA

 iCal fitxeroaren moduan deskargatu
- Orokorra -
KBULEGOAren AURKEZPENA: DIRULAGUNTZEN AHOLKULARITZA eta KULTUR PROIEKTUAK
Asteazkena, 19. Ekaina 2019, 18:00

K bulegoa, bulego ibiltaria.

 

K bulegoa kultur eragileei zuzendutako aurkezpen saioak eskaintzen ibiliko da, maiatzetik aurrera, lurraldeko zenbait eskualdetan.

Lehen fase batean, ekaina amaiera bitarte, Beasainen egingo da horietako aurkezpen bat, hain zuzen ere.

  • Ekainak 19. Beasainen, 18:00etan, Udal Batzar Aretoan.

Aurkezpenak elkarrizketa giroan izango dira, elebidunak eta arratsaldez. Udalerri horietan egin arren edozein herrietako kultur eragileri zabalik daude.

Saio bakoitzean K bulegoak eskaintzen duena aurkeztu eta hainbat gai landuko dira. Hasierako saioetan finantziazio aukera desberdinak eta diru laguntzen kudeaketa izango dira gai nagusiak.

Saio horietan, lurraldeko eragileak eta errealitate desberdinak ezagutu nahi dira, beharrezkoak diren bitartekoak eskaintze aldera, hain zuzen, eragileen saretzea ahalbideratzeko eta sektorearen beharrei erantzuna emateko.

Parte hartzeko eman izena hemen.

---

K bulegoari buruz

 

K bulegoa proiektuen sorkuntzan eta garapenean suertatzen diren beharrei erantzuteko jaio den zerbitzua da eta, besteak beste, egitasmoen iraunkortasuna eta sektorearen profesionaltasuna sustatzea ditu oinarrizko helburutzat. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalei irekita dago.

2017ko azaroan Gipuzkoako Foru Aldundiak K bulegoa ireki zuenetik  400dik gora eragile kulturalek egin dute zerbitzuaren erabilera. Zerbitzuaren egitekoen artean daude honako hauek: hilero erabileren analisia, lagungarriak diren euskarrien sorkuntza, diru laguntza deialdien bilaketa eta hamabosteroko buletina, Gipuzkoako sorkuntza eta erakusketa guneen bilduma eta Gipuzkoako eragileen mapeoa.

K bulegoari buruz informazio gehiago, hemen.

Kokapena: Udal Batzar aretoan