- Tailerrak -
"ETXEBIZITZEN BIRGAITZE ERAGINKORRA" tailerra
Asteartea, 14. Maiatza 2019, 18:30 - 20:00
Kontaktua: Foru Aldundia (Argitu tailerrak)
Eraginkortasun altuko birgaitzea: zure etxerako baliagarria, dirua aurrezteko eta osasuna irabazteko
Etxebizitza bat eraberritzerako garaian energia eraginkortasuna kontuan hartzen bada, etxe horretako biztanleen bizi-kalitatea hobetuko da arrazoi hauengatik:
1) Energia kontsumoa gutxituko da: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere.
2) Bertan bizi direnek osasunean irabaziko dute: hezetasunak
kontrolatuko dira, kondentsazioak saihestuz eta ondorioz,
patologiak ekidinez.
Guzti hau lortzeko etxe bat birgaitzerako garaian izan beharreko ezaguera eta irizpideak modu erraz eta ulergarrian azalduko dira tailer honetan.
Kokapena: Udaletxeko batzar aretoa