ARGITALPENAK

Karpeta Beasain esku-eskuan bilduma

Dokumentuak

pdf 5.- Lehio bat iraganari. Una ventana al pasado.

Deskargatu (pdf, 113.82 MB)

Leiho bat iraganari.pdf

5.- Lehio bat iraganari. Una ventana al  pasado.

Argitalpen urtea: 2003
Bildumaren zenbakia: 5

Egilea: Martín García Garmendia

Iruditu ez arren, herriko etxeak, beren lur sailak, biztanleak eta ohiturak abiadura handian aldatu dira XIX. mendearen bigarren erditik XX. mendearen amaiera arte. Gertatutako aldaketa honetaz jabetzen laguntzeko, liburu honek XIX. mendearen amaieran herri-gunea osatzen zuten 40 etxe edo eraikuntzen historia, bitxikeriak edo gertaerak biltzen ditu.
Bertan, eraikuntzak kokatzen dituen argazki-plano erako argazkiaz gain,  etxebizitza bakoitzaren azalpenari dagokion atala dugu, argazki eta guzti, historia eta azpimarratzeko moduko datuak eskaintzen dituena.
 
Salmenta Prezioa:  6 €
Eskuratzeko modua

- Beasaingo Udaleko Kultura sailean eskatu, eta dagokion prezioa ordainduta
- Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa eta garraioa ordainduz
 
Beasaingo Udala
Kultur Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

pdf 4.- Beasain. Arte eta Fede Muina

Deskargatu (pdf, 29.56 MB)

Beasain. Arte eta Fede Muina.pdf

4.- Beasain. Arte eta Fede Muina

Argitalpen urtea: 2002
Bildumaren zenbakia: 4

Egilea: Jose Zufiaurre Goya

Liburu hau Beasainen dagoen erlijio-arloko ondarearen katalogoa edo inbentarioa da, baina oso era ikusgarrian egina, argazkietan oinarrituta, alegia. Informazioa parrokia, ermita, kapera eta abarren arabera antolatuta dago. Bakoitzaren hasieran, sarrera labur bat eskaintzen da, eta ondoren elementu bakoitzaren xehetasunak, bere argazkia lagun duela.
Ez da arteari buruzko azterlana, ezta historiari buruzkoa ere, nahiz eta eraikuntza bakoitzari buruzko xehetasun batzuk azaldu. Azken batean, Beasaingo biztanleen fede muinak osatutako irudien aberastasuna joan den XX. mendeko bukaeran zertan zen guk hobeto ulertu eta ondorengo belaunaldiak jakin dezaten egindako inbentarioa dugu.

Salmenta Prezioa:  3,5 €

Eskuratzeko modua

- Beasaingo Udaleko Kultura sailean eskatu, eta dagokion prezioa ordainduta
- Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa eta garraioa ordainduz

Beasaingo Udala
Kultur Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

pdf 3.- Murumendi

3.- Murumendi

Argitalpen urtea: 2001
Bildumaren zenbakia: 3

Egilea: Tomas Salazar Satrustegi

Oso lan deskribatzailea da, eta bertan, Murumendiko tontorretik ikusten diren mendi gailur guztien azalpenak eskaintzen dira, 1997an tontor hartan jarritako Orientazio Mahaia oinarritzat hartuta.  Liburuaren helburua irakurleak liburuan zatika azaltzen diren 100 mendi inguruen kokapena eta igotzeko bideak zeintzuk diren jakitea, eta aldi berean, igotzeko  behar den denbora ere gutxi gora behera ezagutzea.  

Salmenta Prezioa:  3,50 €

Eskuratzeko modua 

- Beasaingo Udaleko Kultura sailean eskatu, eta dagokion prezioa ordainduta
- Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali, salmenta prezioa eta garraioa ordainduz

Beasaingo Udala
Kultur Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

pdf 2.- Beasaingo Baserriak

Deskargatu (pdf, 47.75 MB)

Beasaingo baserriak.pdf

2.- Beasaingo Baserriak

Argitalpen urtea: 1999
Bildumaren zenbakia: 2

Egilea: Jose Zufiaurre Goya

Beasaingo baserrien argazki-bilduma dugu liburu hau. Bertan, orain dela 150 urtetik hona, beren soro, belardi eta basoak landuz, nekazaritzan aritu diren baserriak eta beren zerbitzurako lan egiten zuten errota, errementari eta gisako etxeak azaltzen dira.
177 baserri aipatzen dira, hamar multzotan aurkeztuta.
Baserrien argazki-multzo bakoitzaren aurretik, bi mapa ditugu. Lehenengoan, herri osoko  lur eremuan multzoaren kokapena ikusten da, eta bigarrenean, multzoko baserrien kokapen zehatza.
Argazki bakoitzaren azpian baserrian bizi izan ziren kofradiakideen izenak aipatzen dira.
Bi aurkibide ditu liburuxka honek, multzo-aurkibidea eta baserrien aurkibide alfabetikoa.

Salmenta Prezioa: 3,50 €

Eskuratzeko modua

- Beasaingo Udaleko Kultura sailean eskatu, eta dagokion prezioa ordainduta
- Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultur Sailera bidali, salmenta prezioa eta garraioa ordainduz

Beasaingo Udala
Kultur Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

pdf 1.- Beasaingo mendiak eta errekak

Deskargatu (pdf, 35.45 MB)

Beasaingo mendiak eta errekak.pdf

1.- Beasaingo mendiak eta errekak

Argitalpen urtea: 1999
Bildumaren zenbakia: 1

Egilea: Jose Zufiaurre Goya

Mendi-tontor, ibai eta erreken azterlan deskribatzaile laburra da. Liburu honek Beasaingo mendiak, ibaiak eta errekak ezagutzera gonbidatzen gaitu, beti ere ingurunean dauden elementuei kasu eginez (trikuharriak, leizeak, urtegiak, fauna, landaredia, etab.)
Lan honen helburua leku-izenak argitu eta horien inguruko deskribapenak egitea izan da, hau da, Beasaingo biztanleek bertako 26 gailur edo mendi-tontorri eta 36 ibai, erreka eta latsei, leku ezberdinetan igarotzean eman dizkieten izenen berri ematea.
Herriko eta udal-barrutiaren barruan mendiak eta errekak kokatu ahal izateko, herriko lurralde osoaren plano bat jarri da, eta geografi elementu bakoitza aipatzen den orrialdearen alboan, berriz, argazki bat, azalpena ematen duen testuaren lagungarri.

Agortuta