PROZEDURA ON-LINE IZANGO DA. 

                    Matrikula bete eta onartu dela berretsi behar da, esteketako galdeketaren bidez.

Hiru mota daude:

  • Hastapeneko ikasleentzat, instrumentua aukeratu behar dutenak.
  • Maila amaitzen duten ikasleentzat, III. mailako 1. urratsean hasteko instrumentu taldea edo abesbatza eta Harmonia aukeratu behar dituzte ikasgai osagarri gisa, Diploma lortzeko bidea aukeratzen badute.                          
  • Beste ikasle guztientzat, aurreko egoeretan ez daudenentzat.            

       Informazio gisa, bidaltzen dizuegun dokumentuan daude datu pertsonalak eta hurrengo ikasturteko ikasgaiak (instrumentua, musika taldea eta hautazko ikasgaiak hautatu gabe daudenetan izan ezik).                                                         

EPEA, IKASLEAK  DIRENAK: APIRILAREN 12 – 23  (Bajak epe berean)

EPEA, IKASLE BERRIAK: MAIATZAREN  3 - 14 - Plaza mugatuak

                    Tasa matrikulagatik 46,50€ da eta maiatzeko erreziboarekin batera pasatuko da, ohiko kontutik.

                    Edozein argibide behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan 943 028105, astelehenetik ostegunera, 9:00-16:30 eta ostiraletan 9:00-14:00 edo

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. e-posta bidez.

MATRIKULAREN EPE BERRIAK:

MUSIKA ESKOLAKO IKASLEAK: maiatzaren 4tik 8ra

 

IKASLE BERRIAK: maiatzaren 18tik 29ra.

Plaza mugatuak.

Inskripzio ordena errespetatuko da.

Loinatz Musika Eskolak 9. urtez, Kantu Barnetegia antolatu zenuen, aurten, Koral Taldeko eta Narama Abesbatzako abeslarientzat.

63 gazte, X.Sarasola, M.Olano eta A.Gastesi irakasleekin, Lekarozko aterpetxera joan ziren martxoaren 7-8ko asteburuan.

Barnetegiaren bi helburu nagusiak lortu zituzten, Kantu lanean aritu, disfrutatuaz eta Bizikidetasunean ondo pasatzea. 

Guztiek izan zuten langiro jatorra tarteko, helburu teknikoak ere lortu zituzten, hala nola,  Ahotsa landu, Kantu korala hobetu, ahots desberdinetan abestuaz eta Ikasturteko programazioa aurreratuzea. 

Datorren ikasturtean itzultzeko gogoz gelditu ziren guztiak.