Eguberri garaian dendetan hizkuntza paisaia euskalduna izatea bermatu nahi du Udalak merkealdietako kartelak euskaraz izateko
Herriko merkatarien salmententzat garai garrantzitsua dela aprobetxatuz egingo du kanpaina hau Udalak eta hori indartu asmoz ekintza ezberdinez osatutako egitarau berezia antolatu da
Eguberri garaia eta merkealdia gainean denez, Beasaingo Udalak garai honetan ere herriko dendetan hizkuntza paisaia euskalduna izatea bermatu nahi du. Euskararen presentzia areagotu eta bermatzeko helburuarekin, bai Eguberri eta bai ondorengo merkealdi garaiko kartelak banatuko ditu herriko merkatarien artean. Bestalde, osagarri moduan merkatarientzat lagungarri izan daitekeen hiztegia ere banatu du.
Herriko merkatariekin bat eginez eta bertako merkataritzaren sustapenean jarraituz, Eguberri hauetan egitarau berezia antolatu da ekintza desberdinekin. Abenduaren 26, 27 eta 28an burutuko dira ekintza guztiak.
Abenduak 28 eta 29an
Abenduak 26
Abenduak 27
Abenduak 28