Beasaindarren arteko elkarbizitza hobea eraikitzeko asmoarekin Udal gobernuak eta Udaleko hiru alderdi politikoek bultzatutako ekimenaren ondorioz eratu zen Beasaingo bizikidetzaren aldeko taldea. Taldeak bere aurkezpena urriaren 24an egin zuen eta atzo herriko erreferente diren pertsona ezagunen atxikimenduarekin aditzera eman dute azaroan zehar egingo diren ekimen ezberdinen egitaraua.

Prozesu guzti honen dinamizatzaile, Baketik fundazioa izan da. Etika abiapuntu izanik, aldaketa pertsonalerako eta sozialerako prozesuak sustatzen dituen fundazioa. Urtarrilaz geroztik lanean jardun dute askotariko bizipen, joera eta ideologia ezberdinetako herritar talde batekin. 

Orainarte egindako lanaren emaitzetako bat, atzo aurkeztu zuten egitaraua izan da. Azaroan eta memoriaren egunaren inguruan antolatutako ekintza ezberdinak hala nola, hitzaldiak, mahainguruak, antzerki foruma edo dokumentalak besteak beste. Honekin batera, bizikidetza eraikitzen asmoarekin bat egin duten herriko joera, ideologia eta bizipen anitzeko pertsonen atxikimendua aditzera eman dute. 

Beasaingo bizikidetzaren aldeko herritarren taldeak beasaindar guztiei egiten die gonbita ekitaldi hauetara etor daitezen.

Ikus pdf egitaraua (79 KB)

  pdf Atxikimenduen zerrenda (118 KB)