Gaur bertan Beasaingo Udaleko arduradunek Santurtziko Udaleko ordezkarien bisita jaso dute. Aintzane Urkijo Santurtziko alkatesarekin batera, udal horretako arkitektoa eta kontu-hartzailea izan dira. Egindako lan-bileran Beasaingo alkatea Aitor Aldasoro, udal arkitektoa, antolakuntzako Arduraduna eta Herritarrak batzordeko arduradunak izan dira Beasaingo udal egitura eta antolakuntzaren berri eta 2019-2023 legegintzaldi planari buruzko xehetasunak ematen. Santurtziko udalaren aurretik, bere garaian Oñati eta Pasaiako Udaletako arduradunek ere jaso zituzten gai berari buruzko azalpenak.
Santurtziko Udala Beasaingo Udalaren antolakuntza egitura ezagutzen izan da
- Xehetasunak