2018an Beasaingo langabezi tasak jaisten jarraitu du eta % 7,80an kokatu da; azken datuen arabera 542 beasaindar daude izena emanda langabezian horietatik 213 gizonezko eta 329 emakumezko dira

2015etik ematen ari den beheranzko joera mantentzen da eta guztira eta azken hiru urtetan 156 beasaindar gutxiago daude langabezian tasa % 2,36 jaitsiz

Langabezian dauden pertsonen kopurua jaisten jarraitzen du udalerrian eta horrek Udal gobernuak enplegua sustatzeko martxan jarritako egitasmoen eta ahaleginaren eragina balioan jartzen du.

SEPEk (Estatuko enplegurako zerbitzu publikoa) emandako datuen arabera azken urtetan pertsona langabetuen kopuruan eman den jaitsierarako joera mantendu egin da.  2018ko abenduan bildutako datuen arabera azken urtean Beasainen 19 pertsona gutxiago daude langabezian. Garrantzitsuena langabetuen kopurua urtetik urtera beherantz egiten jarraitzen duela da.

Orain arteko datuen arabera, 2015garren urtearen amaieran 698 (278 gizon, 420 emakume) langabetu zeuden, 2016an 618 (251 gizon, 367 emakume) 2017an 561 (337 emakume eta 224 gizon) eta 2018 urtearen amaieran 542 (329 emakume, 213 gizon) . Beasaingo langabeziaren tasa 2015ean % 10,16 izan zen eta 2018aren amaieran % 7,80. Kopuru hauek adierazten dute hiru urte hauetan 156 langabetu gutxiago daudela herrian eta tasa % 2,36 jaitsi dela.

Honela, pasa den urtea amaituta Beasaingo langabeziaren indizea % 8,37 da. Aldiz, lurralde mailan Gipuzkoan %9,1 eta Euskal Autonomi Erkidegoari dagokionez % 11,2. (datuak Lanbide).

Beasaingo Udal gobernuak langabeziari aurka egitea du lehentasun nagusia. Izan ere lana oinarrizko eskubidea izanik bizi kalitatean eragin zuzena du eta pertsonei duintasuna ematen die. Horrela, legegintzaldi hasieratik martxan jarritako egitasmoei tinko eusten die, batez ere langabezian dauden pertsonen ezaugarriei erreparatuz, eskualdeko enpresen lan eskaintzari lotzen zaien formazio saioak antolatuz.

Honela bada, Ikolan lanaldi enpresarekin elkarlanean, Goierri lanbide eskolako formazio ikastaroak eta enpresetako lan praktikak babestuz , ekintzaile berrientzako diru laguntza ildoak sortuz Anezka inkubategia adibide, eta Coworking-a bezalako espazioak sustatzeko ekimenak lagunduz. Goierri Eskolan une honetan formazio ikastaroan 8 beasaindar daude(6 gizon eta 2 emakume).

Honi lotuta, Beasaingo Udalak Caritas elkartearekin eta Sarea fundazioarekin duen lankidetza hitzarmenari esker, Udalak eskura jarritako baratze sozialetan 20 pertsona inguru daude baratze-zaintza tailerrean okupazio lanetan. Guzti hau ekonomia suspertu eta indartzeko helburuari lotuz, lehen sektorearekin eta merkataritzarekin elkarlanean hartutako konpromisoei lotzen zaie bertakoa eta tokikoa babeste aldera.