Beasaingo Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (H.A.P.O.) idazteko prozesua abian jarri du, eta herritarrekin batera biharko Beasain nola garatuko den marraztuko duen dokumentuaren lehen urratsa eman da.

Lehen saioan alkatearen agurra eta eskerra jaso dute bertaratu diren 40 pertsonek eta Plan Orokorrari buruzko prestakuntza eta informazio orokorra jaso dute. Besteak beste, Beasaingo Plan Orokorrak herrian izango duen eragina, administrazio eta parte-hartze prozedura eta  lortu nahi diren helburu nagusiak azaldu ziren Plan Orokorra idazteko ardura duen ordezkarien eskutik (Sabai arkitektoak) eta horrez gain, Beasaindarrek euren herriaz duten pertzepzioa ere jaso da.

Lehen saioaren ondotik beste lau saio burutuko dira urtarrila bitartean eta herritar orok parte hartu dezake saio hauetan. Hauek dira antolatu diren hurrengo saioak, denak arratsaldeko 19:00etan udaletxeko Batzar Aretoan egingo dira.

Azpiegiturak: abenduaren 4an

Babestu beharreko elementuak, espazio libreak eta ekipamendu kolektiboak: abenduaren 18an

Jarduera ekonomikoak eta etxebizitza: urtarrilaren 8an

Lurralde eredua: urtarrilaren 22an

Udalaren web gunearen bitartez ere parte hartu daiteke helbide honetan