Sentsibilizazio kanpainak

ZUHAITZ EGUNA

zuhaitz egunaBeasaingo ikasleak zuhaitz Eguna ospatzeko Joseba Mendiaren “Oihan Magikoa” ezagutzera hurbiltzen dira. Bertan, hosto zabaleko 50 zuhaitz espezie eta 26 konifera ezagutu dituzte Joseba Mendiak eta Goroldiko langileak lagunduta. Gainera, azpiespezie ugari ere baditu: bospasei urki espezie, haritzaren espezie ezberdinak, pagoarenak… “Gozamenaren bitartez oihana ezagutzea” nahi izaten du Mendiak.

  

 

ERREKA EGUNA

errekaBadira urte batzuk, Beasaingo Agenda 21ren barruan erreka eguna antolatzen dela. Beasaingo ikasleek eskolako Agenda 21aren barruan, hondakinen gaia landu zutenean, erreka garbiketa proposatu zuten ekimen bezala. Ibaiaren garbiketan hondakin solidoak biltzea izaten da lana. Garbiketa auzolanean egiten da.

Hasieran Oria ibaia garbitzen zen. Garbiketa Bernedoenetik Urbietako zubirainoko tartean egiten zen. Azken urte hauetan San Martin elizatik datorren errekastoa garbitzen da.

Udalak zabor bilketarako beharrezko eskularruak eta zabor poltsak ematen ditu eta Udal garbiketa zerbitzuko langileak jartzen ditu inongo arriskurik egon ez dadin.

Erreka garbiketan parte hartzen duten guztiei seguro bat egiten zaie.

 

MUGIKORTASUN ASTEA

mugikortasuna2007. urtetik Beasaingo udalerriak Europako Mugikortasun Astean parte hartzen du, mugikortasun iraunkor bat lortzeko helburuarekin.

Beasaingo udalak bizikleta martxa bat antolatzen du. Martxa honetan ikastetxe guztietako (Andramendi ikastola, Alkartasuna Lizeoa, La Salle eta Murumendi) 5. eta 6. mailako ikasleak parte hartzen dute. Martxa bizikletan egiten da, denak ere erritmo berean joan daitezen.

Martxa Beasaingo kale ezberdinetatik barrena ematen da eta bizikletaz betetzen dira kaleak.

2017ko bizikleta martxa irailaren 22an, ostirala, “Autorik gabeko eguna” ospatuz izango da.