Larunbatetako azoka

Hilean behin, lehenengo larunbatean, bertako produkturik onenak aurkituko dituzu BEASAINGO AZOKAN. Bertara inguratuz gero, hainbat produktu erosteko aukera izateaz gain, gauza desberdinak ikasi ahalko dituzu egun horietan izango diren tailer, dastaketa, hitzaldi etab.-etan parte hartuz gero. Hilero tailer didaktiko bat antolatuko da azokaren osagarri izateko. Behean duzu zehaztuta 2020an hilabete bakoitzean zein tailer egingo den.

EGUTEGIATAILERRA
Otsailak 1 Artoaren nondik-norakoak eta taloa egiten ikasteko tailerra Kutxa Ekogunearen eskutik
Martxoak 7 Pintxoak egiteko tailerra
Apirilak 4 Barazkiak kontserbatzeko tailerra
Maiatzak 2 Pastak egiteko tailerra Astigarretako Gozoak-en eskutik
Ekainak 6 Ardo dastaketa
Uztailak 4 Haurrentzako eskulan tailerra
Abuztua Ez dago azokarik
Irailak 5 Saskitxoak egiteko tailerra 
Urriak 3 Pizzak egiteko tailerra
Azaroak 7 Odolki lehiaketa eta dastaketa
Abenduak 5 Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra

 

EKOIZLEAKPRODUKTUAK
Agerre baserria Loreak
Aldabazahar elkartea Ogigintza eta ahuntz gazta
Altzibar baserria Barazki ekologikoak
Aranburu gazta Ardi gazta
Aranguren azpi baserria Behi gazta
Usurburu baserria Baserriko produktuak eta ardi esnea
Azanza mintegia Loreak eta landareak
Biona Landareak eta barazkiak
Iñaki Ormazabal harakina Haragia eta prestatutako jakiak
Eugenio Elorza Eztia
La Leze Ardi gazta
OnEgin kontserbak Marmelada
Txintxurreta baserria Barazkiak

Azokaren helburuak

  • Lehenengo sektorea indartzea eta baserritar eta nekazarien lanari dagokion balioa ematea.
  • Bertako produktuen azoka indartzea eta inguruko ekoizleek azokan beren produktuak saltzeko aukera izatea.
  • Hainbat arrazoi direla eta, astearteko azokara hurbiltzeko aukera ez duen jendeak azokan erosketak egin ahal izatea.
  • Jendea sasoiko produktuak jaten ohitzea eta elikadura horrek duen garrantziaz jabetzea.


”GARAIKOA” APP-A

baratzeko estreinaldi handiakUrte sasoi eta hilabete bakoitzean berezkoak diren produktuak ezagutu nahi dituzu? Orain duzu aukera Garaikoa app-aren bidez.

Garaian garaiko produktuak zeintzuk diren jakiteko egokia da aplikazioa, doakoa eta karga gutxikoa. Kutxa Ekoguneak sortu du eta bertan produktu bakoitzaren inguruko informazioa dator. Horretaz gain, produktu bakoitzak zein propietate dituen eta nola presta daitekeen ere azaltzen digu.