Udalarekin hitzarmena duen Beasaingo Txilibutxof Aisialdi Taldeak,ohi bezala, ikasturte amaierako irteera bat antolatu du Beizamako Legarrategi Baserrira.
DBH-ko gazteei gonbidapena luzatzen diete, aisialdi taldeko begiraleekin batera, irteeran parte hartu dezaten. Honelako irteeretan dantzaldiak, karaokeak, jolasak, eskulanak, mendi ibilaldiak… antolatzen dira.
Data: Ekainaren 24tik 26ra
Nora: Beizamako Legarrategi baserrira.
Prezioa: 20€
Izen-emate epea: ekainak 21
Behar den informazio guztia eta izena emateko formularioa: txilibutxof.blogspot.com