Pasa den martxoaren 20an "Irakurri, gozatu, oparitu" kanpaina jarri zen martxan udal bibliotekan euskarazko irakurketa sustatzeko asmoz; kanpaina atzo amaitu zen eta bitarte horretan liburutegiko erabiltzaileek euskarazko liburuak irakurriz gozatzeaz gain, beste bat %35 merkeago erosteko txekea lortzeko aukera izan dute. Horretaz gain, maiatzean zein ekainean 30 euroko bi txeke zozketatu dira kanpainan parte hartu dutenen artean.

Horietako azkena izan da Haizea Pérez Ormazabal, 10 urteko neskatila. Xabier Matarranz, Kultur zinegotziaren eskutik jaso du saria.