Libururaren Nazioarteko egunaren inguruan Udalak urtero antolatzen duen egitarauan liburutegiaren promozioa egiteko bideoa argitaratu du

Euskarazko literatura ezagutaraztea, irakurzaletasuna bultzatzea eta, era berean, herritarrak bibliotekara hurbiltzea dira Udalak urtero Liburuaren Nazioarteko Egunaren (apirilaren 23a) bueltan bultzatzen duen kanpainaren helburuak. Aurtengo leloa “Kontaidazu liburua” lelopean antolatutako ekimenen artean Udal liburutegia balioan jarri eta ezagutzera emateko ahaleginez, bideoa sortu da. 

Birak ekoiztetxeak ekoitzita eta Maite Arrese beasaindarraren ahotsean, minutu inguru irauten duen bideoan ipuin itxuraz egindako kontakizunean, liburuen unibertsoan sartzera gonbidatzen ditu narratzaileak. Magiazko atmosfera batean murgilduta, munduko txoko guztietatik ekarritako liburuak irakurtzera eraman nahi ditu irakurleak. 

Paperean irakurtzeko aukeraz gain liburu elektronikoak eskuratzeko zerbitzua eskaintzen dute liburutegiko langile diren Iñigo, Laura, Aloñá eta Olaiak. Liburutegian bertan edo etxetik konfinamendu garaian erabilia izan zen zerbitzu hau. 

Azken batean, liburutegian zer aurki dezakegun ezagutzera emateko bideoa da udalak sortu duena eta sare sozialen bidez zabaldu eta Udalaren youtube kanalean jarri da ikusgai.