Goiz eta arratsaldeko ordutegi berrian mahaietan 10 pertsona sakabanatuta egon ahal izango dira gehienez eta haurren txokora liburuak aukeratzera soilik sar daiteke 

Beasaingo Udalaren eraikin eta zerbitzu publikoak babes eta neurri berezien baldintzapean ekainaren 3an ireki zituzten ateak leuntzeak ekarritako egoera medio.  

Orduan, erabilera neurriak, Eusko Jaurlaritzak eta Osalanek liburutegientzako prestatutako protokoloa jarraituz eta Udaleko prebentzio enpresaren ikuskapenak emandako oniritziarekin finkatu ziren. 

Aipatu behar gaurtik aurrera, bertan irakurtzen edo ikasten egoteko aukera emango dela baina aforoa errespetatuz. Mahaietan gehienez 10 pertsona egon daitezke. Eseri aurretik izena eman beharko da kontrol-orrian. Mahaietan eseritzeko bakoitzak bere gunea desinfektatu beharko du erabili ondoren (horretarako produktuak bertan daude). Haurren txokoan, gehienez lau pertsona egon daitezke eta liburuak aukeratzera soilik sartu daitezke, ezin dira bertan geratu edo egon. 

Liburutegian sartzerako eskuak hidrogelarekin garbitu beharko dira. 6 urtetik gorako erabiltzaileek maskara erabili beharko dute. Beste neurrien artean hauek ere bete beharko dira. 

  • Irekiera ordutegi berria honakoa izango da: 
    • Goizez: 10:00-13:00.
    • Arratsaldez: 15:30-19:00.
  • Liburutegian sartzeko pertsonen arteko bi metroko segurtasun distantzia gorde beharko da. Horretarako, lurrean jarrita dauden seinaleak errespetatuko dira. Gainera, maskara jantzi eta eskuak garbitu beharko dira. 
  • Itzultzeko diren aleak liburutegiko sarreran espresuki jarriko den kaxan utzi beharko dira. 
  • Erabiltzaileek liburuak eramateko poltsa etxetik ekarriko dute.
  • Irteera lurrean jarrita dauden geziak jarraituz egin beharko da.

liburutegia haur