Udaletxeko batzar aretoak bildu ditu sari emate ekitaldian herriko lau ikastetxeetako haurrak

Herriko lau ikastetxeetako 700 marrazki inguru izan dira Gabon eguneko egitaraua iragartzeko kartel lehiaketara aurkeztu direnak eta Andramendi ikastolako Galder Higuerorena izan da aukeratua Beasaingo BEAR pintura tailerreko kideen erabakiz.

Sari emate ekitaldia udaletxeko Batzar Aretoan burutu da. Bertan, Jon Olano gobernu taldeko zinegotziarekin batera Jokin Telleria margolaria eta BEAR pintura tailerreko irakaslea izan dira saritutako marrazkien egileei opariak banatzen.

Andramendi ikastola, Alkartasuna Lizeoa, La Salle Ikastetxea eta Murumendi ikastetxeko haurrek bete dute  batzar aretoa eta txalo zaparrada artean zoriondu dituzte saritutako egile guztiak. Saritutako eta aipamen berezia jaso duten lanak ikusgai egongo dira abenduaren 20a arte Antzizar kiroldegian.

Sarituak eta aipamen berezia jaso duten haurrak hauek izan da:  

Kartel irabazlea Galder Higero Larrategi (Andramendi ikastola)

ANDRAMENDI IKASTOLA

Irabazlea: Galder Higero Larrategi

Aipamenak

Kimetz Furundarena Agirre

Bihotz Rey Mujika

Kattalin Zurutuza Eskisabel

LA SALLE

Irabazlea: Oian Dominguez

Aipamenak

Leire Sarasola

Marta Cid

Naia Arizmendi

ALKARTASUNA LIZEOA

Irabazlea: Adei Enparantza Agirre  

Aipamenak

Beñat Lizarralde

Markel Lionel Altuna Sosa

Gaizka Arroniz

MURUMENDI IKASTETXEA

Irabazlea: Nora Van Den Driessche Rodriguez

Aipamenak

Daniel Cordero Martinez

Irune Moral Pascual

Laura Dominguez

P1150941