Udalak herriko dantza taldeekin elkarlanean nesken parte hartzea bermatzea erabaki du

Azken urteetan bezala, gehienez 40 haurrek parte hartuko dute eta erdia neskak izango dira; izena emateko epea martxoaren 11tik 20ra zabalduko da eta udaleko webaren bitartez edo Igunera etorriz egin ahal izango da

Loinatz jaietako haurren soka dantzan, lehenengoz neskak parte hartuko dute mutilek egiten zuten baldintza berean. Halaxe erabaki dute Beasaingo dantzataldeek (Aurtzaka eta Ostadar) eta Udalak elkarlanean egin dituzten bileren ondotik. Erabakia lantaldeak jasotako eskaerei erantzunez hartu da. Sokadantzan parte hartu ahal izango duten haurren kopurua, azken urteetan bezala, gehienez 40koa izango da, 20 neska eta 20 mutil.

Izena emateko epea martxoaren 11tik 19ra luzatuko da eta bi bide erabili ahal izango dira: udalaren web-a eta Igunea. Sokadantzan parte hartzeko beste erabakiak hauek izan dira, dantzari bakoitzak nahi duen dantzakidea aukeratu ahal izango du generoa alde batera utzita. Izena ematen dutenen artean, haurren adina izango da hautaketa egiteko irizpidea, nesken zein mutilen kasuan.  Loinatz jaietako haurren sokadantzako lantaldeak erabaki hau hartzeko egindako lana eta ibilbidea eskertzen du Udalak.