Beasaingo Udalak Musikenerekin batera antolatutako Igartza Musika Bekaren hirugarren edizioak larunbatean aukeratu zituen bere irabazleak.

Graduko ikasleei zuzendutako beka Utrerako (Sevilla) Luis Gonzalezek irabazi zuen eta bi mila euroko diru saria jaso zuen Aitor Aldasoro alkatearen eskutik. Saxofoiarekin egindako emanaldiak jaso zuen irabazle izateko epai mahaiaren onespena.

Master ikasketak burutzen ari diren ikasleei zuzendutako beka, Pablo Salvador Solari txiletarrak eraman zuen eta hiru mila euroko diru saria jaso zuen. Honek jo zuen instrumentua kontrabaxua izan zen. 

Guztira, Musikene Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak aukeratutako hamaika ikasleek parte hartu zuten Igartza Musika Beka emateko entzunaldietan. Irabazleek datorren urtean emanaldia eskainiko dute Igartza Musika Programaren baitan eskaintzen diren kontzertuen barruan.

Igartza Musika Beka irabazleak2018Pablo Salvador Solari Aitor Aldasoro alkatearengandik saria jasotzenIgartza Musika Beka irabazleak2018Luis Gonzalez alkatearengandik saria jasotzenIgartza Musika Beka irabazleak2018Luis Gonzalez eta Pablo Salvador

Lotura gehiago