Irailaren 8an Gernika pasealekuko frontoian egingo da eta bazkaltzera gerturatzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira txapelketara aurkeztutako sagardoak

Bazkarirako txartelak Basakana, Plazape, Batzoki, Xerbera eta Antzizar tabernetan daude salgai 26 eurotan eta bazkaria bertako produktuetan oinarritutako menuaz osatuko da

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren IV. edizioko lehen final-aurrea Beasainen egingo da irailaren 8an. Gernika pasealekuan egingo den bazkari herrikoian dastatu eta puntuak banatuko dituzte bazkaltzera joango direnak. Epaile izan nahi duten herritarrek bazkari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik. Beasainen, Basakana, Plazape, Batzokia, Xerbera eta Antzizar tabernetan izango dira salgai 26 eurotan eta epaile edonor izan ahalko da.

Aurten, IV. Edizioa beteko du Txapelketa honek eta Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte.

Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoia

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia laugarren urtez egingo da aurten eta 4 finalaurreko eta finala izango ditu, horietako lehena Beasainen. Izena ematen duten Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak bazkaltzera esertzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik (finalaurrekoak 26€ eta finala 32€). Epaile edonor izan ahalko da.   

Beste hiru finalaurrekoak, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan izango dira; eta finala Usurbilen. Mahaikide-epaileek ez dute jakingo zein sagardotegitako sagardoa ari diren dastatzen eta bukaeran jakingo dira irabazleak (lote zenbakia) zeintzuk diren, bai finalaurrekoetan eta baita finalean ere.  Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoian (zerrenda osoa behean).

Edonor izan daiteke epaile

Bazkaltzera eseri eta mahaira ateratzen duten sagardoari bakoitzaren gustuen arabera 5-10 tarteko puntuazioa ematea, ez beste! Beraz, sagardoak dastatzea eta ongi jatea gustuko baduzu, hau da zure txapelketa!

Ohitura zaharrak gure eginez...

Aurten laugarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak lehengo ohitura bati heldu zion orain lau urte ilusio handiz. Historikoki horrelako txapelketak egin izan dira, 1967tik aurrera zenbait txapelketa herrikoi antolatu baitzituen orduko sagardogileen elkarteak, herri desberdinekin elkarlanean, eta sare hori berreskuratzea da asmoa. 2015eko txapelketa lehen harria izan zen, eta ordutik sistema hobetuz eta herri zein herritar desberdinak sagardoaren inguruan elkartuz lanean dihardugu.

HERRIA

EGUNA

KOKAPENA

BEASAIN

Irailak 8

LARUNBATA

14:00

Gernika pasealekuko Frontoi estalian

 

Otordua

Bai finalaurrekoetako eta bai finaleko afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak.

 

BEASAINGO FINALAURREKOA

- 26 € -

 

FINALA (USURBIL)

- 32 € -

 

Basatxerri lontxeatua

Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa.

Entsalada

letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia

Ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin

Xolomoburua

 Basatxerri xolomoburu errea pikillo piperrekin

Postrea

Idiazabal gazta sagar dultzearekin

 

Basatxerri lontxeatua

 Basatxerri urdaiazpikoa eta txorizkoa.

Entsalada

letxuga, tomatea, tipulina, oilaskoa eta arrautza egosia

Ajoarrieroa

Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin

Txuleta

Txuleta parrillan erreta

Postrea

Idiazabal gazta sagar dultzearekin

 

Puntuazio sistema

Jendea bazkaltzen hasi orduko hasiko dira mahaira sagardoa ateratzen eta jendeak lote bakoitza puntuatu behar izango du 5-10 tartean, momentuan iruditzen zaionaren arabera.  Ez da jakingo zein sagardotegietako sagardoa dastatzen ari diren mahaikideak. Finalaurreko bakoitzeko lehen bi puntuazio altuenak dituzten sagardotegiak automatikoki pasako dira finalera, eta gainontzeko sagardoak puntuazioaren arabera, hurrenez hurren. Finalaren ondoren bakarrik jakingo da finalistak zein izan diren eta zein puntuazio lortu dituzten.

Sagardotegi parte hartzaileak

Edizio honetan Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik parte hartuko dute.

 

SAGARDOTEGIAK

HERRIA

1

ABURUZA

Aduna

2

AGINAGA

Usurbil

3

AKARREGI

Hernani

4

ALBERRO

Hernani

5

ALORRENEA

Astigarraga

6

AÑOTA

Azpeitia

7

ARAETA

Zubieta

8

ASTARBE

Astigarraga

9

ASTIAZARAN

Zubieta

10

BELTZENIA

Urruña

11

BEREZIARTUA

Astigarraga

12

CALONGE

Igeldo

13

EGUZKITZA

Tolosa

14

ELUTXETA

Urnieta

15

ETXEBERRIA

Astigarraga

16

EULA

Urnieta

17

GAZTAÑAGA

Andoain

18

GOIKOETXEA

Lizartza

19

IPARRAGIRRE

Hernani

20

IRIGOIEN-HERRERO

Astigarraga

21

ITXAS BURU

Hernani

22

IZETA

Aia

23

LARRARTE

Astigarraga

24

LARRE GAIN

Hernani

25

LIZEAGA

Astigarraga

26

OIANUME

Urnieta

27

OIARBIDE

Astigarraga

28

OIHARTE

Zerain

29

OLA

Irun

30

OLAGI

Altzaga

31

ORDO-ZELAI

Oiartzun

32

OTSUA-ENEA

Hernani

33

PETRITEGI

Astigarraga

34

REZOLA

Astigarraga

35

RUFINO

Hernani

36

SATXOTA

Aia

37

SETIEN

Urnieta

38

TXIMISTA

Ordizia

39

URDAIRA

Usurbil

40

UXARTE

Zornotza

41

ZABALA

Aduna