Mila esker larunbatean hiztunen trenera igo zineten guztioi!

Beasaingo Udalak, eskerrak eman nahi dizkie joan den larunbatean Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatu zen jaian nola edo hala parte hartu guztiei. Udal ordezkariek irakurri zuten adierazpenean esaten den moduan, "Euskara urtean egun batez dugu ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Elkarlanerako gai. Adostasunerako gai". Jarrai dezagun pausoak emanez helburu horren atzetik.