Covid 19ak eragindako alarma egoera altxatu zenetik zerbitzu guztiak eskaintzen dira babes neurriak agindutako baldintzetan

Erabiltzaileen portaera txalogarria izaten ari da kiroldegiko langileen lanaren alde eginez

Covid 19aren eraginez eta birusaren kutsatzea sahiesteko agindu diren neurriak hartuta, Antzizar Kiroldegiko erabiltzaileek zerbitzu guztiak dituzte eskuragarri.

Ekainaren 15ean berrierikerarekin batera osasuna babesteko hainbat neurri hartu ziren, hala nola, espazioetako aforo mugatua, aldez aurretik hitzordua hartzea, higienea eta distantzia mantentzea eta babes neurriak barruko ibilbideetan ezartzea…  Eginkizun hau aurrera eramatea eta neurri horiek behar bezala betetzea ahalegin gehigarria izaten ari da kiroldegiko langile guztientzat bai eta instalakuntzak erabili nahi dutenentzat ere.  Orokorrean, erabiltzaile guztien portaera txalogarria izaten ari da kiroldegiko langileen alde eginez eta beren zereginak erraztuz.

Esan bezala, Ekainaren 15ean Fitness eremua, Igerileku klimatizatuak, Estaligabeko igerilekuak, Frontoia eta Arku tiroketa aretoa ireki ziren. Fittness eta igerileku klimatizatuko erabiltzaileek aldagelak eta dutxak ere erabilgarri izan dituzte. beti ere segurtasun distantzia mantenduz. Eremu bakoitzak aldagela bereiztuak ditu.

Uztailaren 1etik aurrera berriz, normaltasun berrirako bidean, Antzizar kiroldegiak bestelako eremu eta zerbitzu guztiak martxan  ipini zituen.

Aforoak errespetatzearen garrantzia

Normaltasun berrirako bide honetan zerbitzu guztiak eskeintzeko eta babes neurriak bermatzeko, aparteko garrantzia du ezarritako aforoak errespetatzeak.  Hau horrela izanik eta orain arteko erabileraren datuak kontutan hartuta, Antzizar kiroldegiko zerbitzu eskaintza osoa bermatuta dagoela esan daiteke, nahiz begibistakoa izan, egoerak hala behartuta eskeintzak ezin duela nahieran izan. 

Batez ere eguraldi ona egiten duenean, kanpoko igerilekuetan ematen den aforo betetzeak leuntzeko eta erabilera pertsona gehiagori irekitzeko, astelehenetik aurrera hiru txanda jarriko dira indarrean: 

Hona hiru txanda hauen ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 11:30 – 14:00, 14:15 – 17:15, 17:30 – 20:30. Eta Larunbatak eta igandeak, 11:30 – 14:00, 14:15 – 17:00, 17:15 – 20:00.

kiroldegia igerilekuak 4kiroldegia igerilekuak 14