Zer da kontziliazio erantzunkidea?

Termino hori bizitza pertsonala, zein familia eta lan bizitza kontziliatzeaz ari da, gizonek etxea eta familia zaintzeko duten erantzunkidetasunetik, bai eta erakundeek, komunitateak eta lan-munduak zaintza lanekin duten erantzukizun sozialetik ere, ezinbestekoak baitira bizitzari eusteko.

Erantzunkidetasunak berekin dakar jarrera aldatzea, antolakundeak gai honekiko sentsibilizatzea eta erakundeetan zaintzen eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko kultura berria sortzea.