Ondorengo helburuak izango dituen Talde Eragilea antolatzea da Ekintza Planak aurreikusten duen ildo bat:
- Beasaingo udalerrian kontziliazio erantzukideari buruzko topagune eta hausnarketa partekatu eta dinamikorako gune bat sortzea, izaera iraunkorrekoa, ekimen/ekintza espezifikoak eta hibridatuak (sektore artekoak, udalen artekoak, etab.) eztabaidatu, jarraitu eta sortu ahal izateko.
- Herrilab-Beasain proiektu pilotuko ekintza-planaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea.