Talde eragilea

Ondorengo helburuak izango dituen Talde Eragilea antolatzea da Ekintza Planak aurreikusten duen ildo bat:

  • Beasaingo udalerrian kontziliazio erantzukideari buruzko topagune eta hausnarketa partekatu eta dinamikorako gune bat sortzea, izaera iraunkorrekoa, ekimen/ekintza espezifikoak eta hibridatuak (sektore artekoak, udalen artekoak, etab.) eztabaidatu, jarraitu eta sortu ahal izateko.
  • Herrilab-Beasain proiektu pilotuko ekintza-planaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea.