Konfinamenduak iaz galarazitako kontzertua aurtengoarekin batuko da eta azken bi urtetako irabazleen emanaldia izango da

Beasaingo Udalak Musikenerekin elkarlanean antolatutako Igartza Musika Bekak talentu goreneko musikariak Beasainen entzuteko aukera eskainiko du datorren igandean. Honela, eta Igartza Programaren baitan igande honetan arratsaldeko 19:00etan Igartzako jauregian 2020ko irabazleak eta iaz konfinamenduagatik galarazi zuen 2019ko irabazleek kontzertua eskainiko dute. 

Udazkenero egin ohi diren entzunaldietatik irtendako sarituek bete beharreko baldintza, Beasainen kontzertua eskaintzea da. Honela bada eta 2019ko kontzertua bertan behera geratu zela kontutan hartuz, hauek izango dira igandeko kontzertuan izango diren musikariak: 2019an saritu izan zirenetako bietatik bat bakarrik izango da; master mailan biolontxeko espezialitatean saritua izan zen Guillermo Lopez Cañal (Avilés). Urte berean gradu mailan Jazz-saxofoi espezialitatean irabazlea Eolo Andino (Gasteiz) ezin izango da egon kanpoan dagoelako. 2020ko irabazlee dagokionez, gradu mailan harpa espezialitatean Laia Barberá (Bartzelona) eta master mailan akordeoi espezialitatean Maryia Arol (Bielorrusia) izango dira.

Egungo osasun eta babes neurriak betez, Igartzako jauregiaren edukiera mugatua denez, aldez aurretik gonbidapena eskuratu beharko dute kontzertura bertaratu nahi dutenek. Horretarako udalaren web agendan kontzertua iragarrita dagoen atalean jarrita dagoen eskaera bete beharko da ondorengo estekaren bidez. 

Musika sustatzeko helburuarekin sortutako beka

Udal gobernuak, kultura arloan musikarekin lotuta duen egitasmo nagusietakoa da Igartza Musika Beka. Musikari gazteei bultzada bat emateko helburuarekin sortu zen 2016an, eta Igartza Musika programaren osagarria da. Interpretazio espezialitatean dabiltzan Musikeneko bertako nahiz atzerriko ikasleak onuradunak izango badira ere Beasain eta beasaindarrei eragingo dien ekimen bat da zalantzarik gabe. Beasaingo Udalak Musikene Euskal Herriko Goi-mailako musika ikastegiarekin duen akordioari esker, talentu handiko musikari gazteen lanaren emaitzak Beasainen bertan plazaratzea ekarri du.

igartza musika beka guillermo lopez 2019Guillermo Lopez Maryia ArolMaryia Arol