Haurrentzako saioen itzulera eta ordutegi berriak segurtasun neurri zorrotzekin batera dira berritasun nagusiak asteburu honetatik aurrera

Asteburu honetan “Bihurri” euskarazko filma eskainiko da eta sarrera erosten duten lehenengoek oparia jasoko dute

Asteburu honetatik aurrera, Usurbe Antzokiak haurrentzako zinema-saioei ekingo die berriro, eta zine komertzialeko saioen ordutegira itzuliko da: ostiraletan, 20:00etan; larunbatetan, 19:30ean eta 22:30ean; igandeetan, 19:30ean eta 22:00etan; eta astelehenetan, ikuslearen egunean, 19:00etan eta 22:00etan.

Haurrentzako saioak, normalean, larunbat eta igandetan izango dira, 17:00etan. Filmak luzeagoak direnean, segurtasun-protokolo zorrotza jarraituz aretoaren ohiko garbiketa lanez gain, saio bakoitzaren aurretik egiten diren desinfektatze eta aireztatze lanak direla eta, kutsatzeak saihesteko eta zinemak eta antzokiak leku seguruagoak izan daitezen, haurrentzako saioen ordutegia aurreratuko da igande gaueko saioa atzeratuz. Den den astero iragarriko da hori.

Edukiera eta ikusle-taldeen arteko babes tartea

Gogoan izan behar dugu, aipatutako besaulkiak eta espazio komunak desinfektatzeko lanez gain, Usurbe Antzokia bere guztizko edukieraren %50 inguruko edukierarekin berrireki zenetik, era honetako aretoei buruz indarrean dagoen araudia betetzeaz gain, ikusle edo ikusle-talde batek ez duela bere ondoan, ez aurrean, ez atzean, beste ikuslerik izango. Gainera, eta Udalak iazko udan egin zuen eraberritzeari esker, aretora sartzeko eta irteteko ibilbideak bereiztuta daude. Bai besaulki-patiora joateko, baita anfiteatrorako.

Segurtasuna eta erosotasuna

Gogoratu behar da aretoan egin zen eraberritzeak, edozein besaulkietako ikuspena hobetu zuten eta azken hilabeteetan egin diren hobekuntza teknikoek, zinemaz eta ikuskizun horiez guztiez gehiago gozatzeko aukera emango dute, erosotasun eta behar bezalako segurtasunarekin.

Zine-bonoak eta zenbakitutako saioak

Aurreko denboraldiko zine bonuak datorren urtera arte egongo dira erabilgarri, alarma egoera dela eta. Bonu horiek prezio berean jarraituko dute: 6 sarrera, edozein saiotan erabiltzeko (haurrenentzat izan ezik), 19,80 euroan. Era berean, saio guztietako sarrerak zenbakitu behar direnez, edozein saiotarako sarrerak leihatilan edo Kutxabanken sarrera salmenta webgunean eskuratu behar izango dira.

Ikuskizunak eta bestelako ekitaldiak

Ekainean Usurbe Antzokia berriro ireki zenetik, hainbat enpresatako eta beste elkarte batzuetako langileen batzarrak egin dira. Batzar horiek leku zabala behar zuten, gaur egun mota horretako bilerak egiteko eskatzen diren osasun-segurtasuneko baldintzak bermatzeko.

Udaleko Kultura Saila udazken honetarako programatzen ari den antzerki, musika eta dantza ikuskizunak ere laster iragarriko dira. Bertan, aurtengo Antzerki Garaia programazioko bertan behera utzi behar izan zituzten antzezlanak izango dira ikusgai.

Asteburu honetako egitaraua eta haurrentzako opariak

Aipatutako zine komertzialaren ordutegietan Gemma Arterton protagonista duen "En busca de Summerland" filma proiektatuko da. Eta haurrentzako zine saioetan, "Bihurri" euskarazko filma. Gainera, film honetan, leihatilan sarrera erosten duten lehenengoei motxila bat oparituko zaie.