Gaur emango zaio hasiera zerbitzuari eta Udal bibliotekak bere egoitzan eskaintzen duen zerbitzu bera emango du igerilekuan astelehenetik ostiralera

Ordutegia 16:15etik 19:45era izango da igerilekuan kokatuta dagoen etxolan liburuen maileguak, kontsultak eta aldizkari eta egunkarien irakurketa egin ahal izango dira

Azken urteetan izan den antzera, Uda garaiko Biblioteka zerbitzua ekainaren erdialdetik irailaren erdira goizetik bakarrik irekiko da , arratsaldetan itxi egin ohi da, bertako langileen lan egutegia tarteko. Horregatik Udal biblioteka goizez 9:00etatik 14:30tara egongo da zabalik.

Hutsune hori konpentsatze aldera, 2014ko udaz geroztik urtez urte  Biblioteka zerbitzua jarri izan da Antzizar kiroldegiko kanpoko igerilekuetan. Horretarako, azpiegitura jarri zen, egurrezko etxola berezia, eta zerbitzu horretako  eginkizunak eta  pertsonala ere finkatu ziren. Arreta egunak eta ordutegia honakoa izango da; astelehenetik ostiralera 16:15etik 19:45era.

Igerilekuetako biblio-piszinan liburuen maileguak, kontsultak eta aldizkari eta egunkarien irakurketa egin ahal izango da. Zerbitzua ematen bi pertsona egongo dira,  horretarako kontratatu den  pertsona eta Atzegiko programako langilea.

Igerilekuen baitan egongo da biblioteka zerbitzua zabalik, honela ekainaren 15etik irailaren 15era eskainiko da zerbitzu hau aipatu egunetan eta ordutegian.