Gaur bete ditu 100 urte Vicente Vega Pérez-ek. Hala, mende beteko bizia duten beasaindarren taldean sartu eta herriko "aitona" bihurtu da. Emaztearekin batera 205 urte batzen dituzte, Emiliana Garcia Hernando Beasaingo "amona" ere badelako 105 urterekin.

Ospakizun berezi honetan, Vicentek Aitor Aldasoro alkatearen bisita eta zorionak jaso ditu udalerri osoaren izenean. Alkateak, Udalaren ohitura betez, mende bat betetzen duten beasaindar guztiei ematen zaien plaka-oroigarria oparitu dio. Etxean bi plaka badituzte honezkero. Zorionak Vicente eta bejondeizula!

vicente 100urte 3