Beasaingo Mugikortasun Jasangarrirako Mahaiak azken hilabeteetan jasotako arazoak, irizpideak eta erronkak identifikatu zituen 

Beasaingo Mugikortasun Jasangarrirako Mahaiak beste etapa bat bete zuen atzo. Orain arte egindako lanetik jasotako informazio guztia egiaztatu, partekatu eta osatu zen. Honela bada, Igartzako jauregian aurrez aurreko saioa burutu zen covid-19aren ondorioz egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun eta babes neurriak hartuta.

Iritzi bilketa 

Covid-19ak eragindako itxialdian, parte hartzearekin jarraituz, iritziak eta ekarpenak jasotzeko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa eta betetzeko galdetegi bat jarri ziren herritarren eskura. Azken hiru hilabeteetan 207 ekarpen jaso dira posta elektroniko bidez eta udalerriko hainbat eragileei egindako 15 elkarrizketetan mugikortasunaren inguruko iritziak jaso ahal izan dira. Ekarpen guzti hauek jasota daude udalaren webean sortutako Beasain Mugi Lasai atalean aurkitzen den memorian. 

Arazo eta konponbideak

Partaideak 5-6 pertsonako taldeetan banatu ziren lau gai hauen inguruko arazoak zehaztu eta konponbide posibleak aztertzeko: oinezko mugikortasuna eta merkataritza, mugikortasuna bizikletan, laneko mugikortasuna eta garraio publikoa eta mugikortasun motorduna eta aparkalekuak. 

Jasotako iritzi nagusien artean, autoaren gehiegizko erabilera eta honek sortzen duen trafikoa eta kutsadura aipatu ziren, udalerrian ematen diren barne desplazamenduen %30 autoz egiten dira eta. Bizikleta eta patinete elektrikoen gehiegizko abiadura eta hau arautu beharra azaleratu zen segurtasuna bermatze aldera. Ildo beretik, bide-sare jarraitu bat egotea eta bizikletak uzteko aparkalekuak  jartzea aipatu ziren hobekuntza-aukeren artean. Oinezkoei eragiten dienen artean adineko herritarrentzako irisgarritasuna hobetzeko irtenbideak, zenbait kale argiztatzea eta jokabide onak sustatzeko kontzientziazioan eragitea bezalako gaiak mahaigaineratu ziren. Garraio publikoaren eskaintza handitzeko aukera ere aurkitu zen proposamenen artean. 

Irailean ondorio guztien aurkezpena

Fase kontsultibo honi irailean egingo den hirugarren saioarekin emango zaio amaiera. Orain jasotako emaitzak eta ondorioak landuko dituzte saioa gidatu duten arduradunek eta iraleko topaketan aurkeztuko dira aurrerago idatziko den Mugikortasun Planean kontuan har daitezen. 

Mugikortasun Plana helburu

Beasaingo mugikortasuna jasangarriagoa, seguruagoa eta osasuntsuagoa izateak herritarren ongizatean du eragina. Hori horrela, datozen urteetan helburu hau gauzatzeko tresna Mugikortasun Plana izango da eta honen idazketarako herritarrekin burutzen ari den fase kontsultiboan eragina izango du Mugikortasun Jasangarrirako Mahaiak.

Foro honek egin duen ibilbideak, otsailean izan zuen hasiera. Lehen aurkezpen hartako helburuak foroa eratu, testuinguruan kokatu eta mugikortasunaren inguruko erronkak eta etorkizunean idatziko den Mugikortasun Planaren irizpideak finkatzea izan ziren. Honi lotuta, udalerrian zehar “ibilbide kritiko” bat burutu zen Mugikortasun Mahaia dinamizatzeko ardura duten ordezkarien eskutik. 

Informazio gehiago https://www.beasain.eus/mugikortasun-plana

mugikortasun mahaia 20200721 1mugikortasun mahaia 20200721 4