Araudiak

  GAO 2008-09-25 184 Zk.

ARRAZOIEN AZALPENA

1989an eta eskualdeko Gizarte Lagun­tzaileek beren lanean antze­mana bai­tzu­ten famili barruan tratu txa­rrak jasaten zituzten emakumezkoak bazeudela eta zituzten ekonomi nahiz afektibitate-menpekotasunak zirela bide famili egoi­tzan jarrai­tzen zutela tratu txa­rrak bizi­tzan zehar jasaten; bidezko­tzat jo zen tratu txa­rrak jasaten zituzten Emakumezkoen­tzako Harrera-­etxe bat sor­tzea, emakumezkoei berek zuten egoera per­tso­nalaz jabetu ahal izateko leku bat eskaini eta horretarako emandako zuhur­tziazko denboraldi batean zehar etorkizunerako ikuspegi berriak azter zitza­ten.
Gainera, zerbi­tzu honen sorrerarekin, gizartean salatu egin nahi zen emakumezkoak jasaten duen indarkeriaren menpeko egoera eta egoera horretaz jabe zedila lortu nahi zen.
Geroztik bidezko­tzat jo zen etxe­bizi­tza horretan, tratu txa­rrak jasandako emakumezkoak ezezik, famili barruan defen­tsa gabezia edota irainak jasaten zituztenei ere babesa eskain­tzea, beraz, Baztertutako Emakumezkoen­tzat prestatutako zerbi­tzu­tzat har­tzen da.
Azken urteotan fun­tsezko arau-aurrerapenak egin dira gure ordenamendu juridikoan, bai Estatu mailan bai Autonomia Erkidegoan. 148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, ­etxeko eremuan tratu txa­rren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arau­tzen dituena onar­tzeak, Beasaingo Udalak duen emakumezkoen­tzako harrera-­etxeko araudi erregula­tzailea egoki­tze­aren beharra dakar.

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea

Araudi honen xedea, Udal-titularitateko Emakumezkoen­tzako Harrera-etxe­aren prestazioak erregula­tzea da.

2. artikulua. Helburuak

Emakumeen­tzako Harrera-­etxeak honako helburuak ditu:

  1. ­Etxeko eremuan tratu txa­rrak jasan izanaren ondorioz edo/eta defen­tsa gabeziaren ondorioz, ohiko bizilekua alda­tzera behartuta dauden emakumeei, edo haien mende dauden per­tso­nei (haien kargu dauden seme-alabei -adin txi­kikoak direnei zein ez direnei- edo haien mende dauden helduei) aldi baterako ostatua ematea.
  2. Per­tsona horiei aukera eskain­tzea beren egoera per­tso­nalean eta familia-egoeran beharrezko­tzat edo egoki­tzat har­tzen dituzten aldaketak egiteko, eta horretarako erabakiak har­tzeko astia eta babes egokiak ingurune seguru batean izateko.
  3. Emakumeen autonomia per­tso­nala susta­tzea egoerari egokiro aurre egin ahal izan diezaioten, eta, horretarako, beharrezkoa den aholkulari­tza, informazioa eta lagun­tza eskain­tzea eta babes-baliabiderik egokienak eskura­tzeko aukera ematea.
  4. Premietara egokitutako lagun­tza eta gizarte-babes trinkoa ematea.
  5. Lagundutako per­tso­nen segurtasun fisikoa eta psikikoa eta, bereziki, harrera-baliabidearen kokapenaren konfiden­tzialtasuna berma­tzea, babes-fun­tzioak bete behar dituzten eragile publiko judizialei edo polizialei dagokienez izan ezik.

3. artikulua. Hartutako per­tso­nak

Araudi honetan araututako Harrera-­etxean lagundutako per­tso­nak honako hauek izango dira:

  1. Aldi baterako eta premiazko babesaren eta ostatuaren beharra duten, eta ­etxeko eremuan tratu txa­rrak jasan edo/eta defen­tsa gabezia izanagatik ohiko bizilekua ­utzi behar duten eta horrelako zerbi­tzu bat behar duten emakume adindunak edo eman­tzi­patuta dauden adin txi­kikoak.
  2. a. Idatz-zatian adierazitako emakumeen mendeko per­tso­nak, hots, haien kargu dauden seme-alabak (adin txi­kikoak diren edo ez diren kontuan hartu gabe) edo mendeko helduak, betiere bizikide­tza-unitate berekoak badira. Ondorio horietarako, hartutako emakumearen guraso-aginteari, tutore­tzari, kuratelari edo zain­tzari lotuta dauden adin txi­kikoak hartuko dira emakumeen kargu dauden adingabe­tzat, emakumeek aginte horiek eraginkortasunez eta esklusiboki erabil­tzen dituztenean, edota, beste per­tsona batekin batera erabiliz gero, arrisku-egoerak saihesteko per­tsona horiek emakumearekin bizi­tzea komeni denean, edo agintari­tza eskudunak hori xeda­tzen duenean.

4. artikulua. Erabil­tzaileen eskubideak

1. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbi­tzuen erabil­tzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onar­tzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan jasotako eskubideak izango dituzte hartutako per­tso­nek.

2. Berariaz, hartutako per­tso­nek honako eskubide hauek izango dituzte:

  1. Baliabidean irauteko eskubidea, araudi honetan egonaldia amai­tzeko adierazitako arrazoiren bat ager­tzen ez den bitartean.
  2. Hartutako bizikide­tza-unitateko kide guztiak elkarrekin egoteko eskubidea. Horretarako, baliabide berean hartuko dira denak.
  3. Datu per­tso­nalen babeserako eta konfiden­tzialtasu­nerako eskubidea.
  4. Harrera-baliabidearen instalazioak eta baliabidean dauden erabilera komuneko objektuak, ekipamenduak eta tresnak erabil­tzeko eskubidea.
  5. Gaur egun dauden baliabide sozialei, psikologikoei, sanitarioei, hezkun­tza-arlokoei, kultura-arlokoei, judizialei eta per­tsona horien profilera eta premietara egokitutako beste ­batzuei, eta horiek lor­tzeko moduari buruzko informazioa eta aholkulari­tza jaso­tzeko eskubidea.
  6. Bertan dauden bitartean gizarte- eta hezkun­tza-arloko eta lagun­tza programa batean txerta­tzeko eskubidea.
  7. Baliabidearen eskaera ida­tziz egiteko eta bost egun naturaleko gehieneko epean ida­tzizko eran­tzuna jaso­tzeko eskubidea.
  8. Lagun­tza indibiduala eta familia-arlokoa, eta per­tso­nalizatua jaso­tzeko eskubidea.
  9. Norberaren borondatez zerbi­tzua uzteko eskubidea.
  10. Eskubide horien edukiari eta eskubide horiek balia­tzeko bideei buruzko informazioa erraz uler­tzeko moduan jaso­tzeko eskubidea.

 

5. artikulua. Hartutako per­tso­nen betebeharrak

1. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbi­tzuen erabil­tzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onar­tzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan jasotako betebeharrak izango dituzte hartutako per­tso­nek.

2. Berariaz, hartutako per­tso­nek honako betebehar hauek izango dituzte:

  1. Harrera-­etxean sar­tzeko eskaera eta Harrera-­etxea erabil­tzeko araudi honetan ezarritako arauak bete­tzeko konpromisoa sina­tzea, hau da, 1 zenbakidun. eranskineko dokumentua sina­tzea.
  2. Gizarte-zerbi­tzuek eskatutako dokumentazioa dagokion epean aurkeztea.
  3. Beren seme-alaben edo beren kargu dauden beste per­tsona ­batzuen zain­tzaz ardura­tzea.
  4. Baliabidea erabil­tzen duten gainerako per­tso­nen pen­tsa­mendu-askatasuna, iri­tzi-askatasuna, ideologia-askatasuna eta erlijio-askatasuna errespeta­tzea.
  5. Hartutako per­tso­nen artean gatazkarik edo desadostasunik izanez gero, erakunde arduradunak erabakitako neurriak bete­tzea.
  6. Baliabidearen helbidea eta telefono-zenbakia anonimatuan gorde­tzea. Beste erakunde publiko ­batzuek bizilekuaren datuak eska­tzen dituztenean, erreferen­tzia gisa, oinarrizko gizarte-zerbi­tzuaren edo zerbi­tzu horren erakunde arduradunaren helbidea eman beharko da.
  7. Elkarbizi­tza errazteko elkarren arteko errespetuan, toleran­tzian eta lankide­tzan oinarritutako jarrera ager­tzea, bai egoiliarren bai bizilagunen artean; era berean ­etxeko jabekideek jarritako arauak bete­tzea.
  8. Diru-sarrera propioak dituzten egoiliarrek, beren janari-gastuak ordaindu egin beharko dituzte.
  9. Etxe­bizi­tzan eskuragarri dituzten objektuak, ekipamenduak eta tresnak egokiro eta errespetuz erabil­tzea.
  10. Baliabidearen instalazioetan nahita edo zabarkeria larriagatik eragindako kalteez eran­tzu­tea.
  11. Zerbi­tzuan hartuta ez dauden edo langile baimenduak ez diren per­tso­nei sar­tzen ez uztea, arduradunen esan-bidezko baimena dutenean izan ezik.
  12. Etxe­bizi­tzako gil­tzen kopiarik ez egitea, ezta beste per­tso­nei gil­tzak uztea ere. Egonaldia amai­tzean, gil­tzak etxe­bizi­tza­ren arduradunari entregatu beharko dizkio.
  13. Baliabidean animaliarik ez izatea, zakur gidariei buruzko azaroaren 21eko 17/1997 Legean jasotako baldin­tze­tan edota baliabidearen ardura duen erakundeak esan-bidez baimendutako beste kasu ­batzuetan izan ezik.
  14. Erreferen­tziazko gizarte-zerbi­tzuek landutako plan indibiduala edo familia-plana bete­tzea.


6. artikulua. Sar­tzeko baldin­tzak.

  1. Harrera-etxe­bizi­tze­tan sar­tzeko, honako baldin­tza hauek bete beharko dituzte eska­tzaileek:
    a. Segurtasun-baldin­tze­tan bizi­tzeko etxe­bizi­tza alternatiborik ez izatea, edo berehala erabili ezin izatea.
    b. Harrera-etxe­bizi­tza dagoen udalerriko edo, lankide­tza-prin­tzi­pioa aplikatuta, EAEko beste edozein udalerritako erroldan inskribatuta egotea. Azken kasu horretan, inplikatutako erakundeen arteko lankide­tza eta harreraren ondoriozko gastuen finan­tza­keta antola­tzean, alde batetik, hartutako emakumearen­tzat kaltegarria ez izatea hartuko da kontuan, eta, bestetik, erakundeek beren gain hartu beharreko eran­tzu­kizunen artean desorekarik ez sor­tzea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta ez dauden eska­tzaileen kasuan, hasierako harrera baimenduko da, baina, baliabidean jarrai­tzeko, beharrezkoa izango da errolda­tzeko izapideak hastea, Estatuko beste autonomia-erkidego ­batzuetan erroldatuta dauden eta erroldatuta dauden lekua aldatu nahi ez duten per­tso­nen kasuan izan ezik. Kasu horretan, aurreko idatz-zatian inplikatutako erakundeen arteko lankide­tzari eta egonaldiaren ondoriozko gastuen finan­tza­ketari buruz xedatutakoa aplikatuko da.

7. artikulua. Sar­tzeko modua.

  1. Harrera-etxe­bizi­tza lor­tzeko hasierako eskaera oinarrizko gizarte-zerbi­tzuaren bitartez egin beharko da, eta zerbi­tzu horrek egoeraren premiak eska­tzen duen arintasunarekin bideratu beharko du. Nolanahi ere, geroago egoeraren zirkunstan­tziak eta ezaugarriak aztertu beharko dira premien ebaluazio baten esparruan, eta, hala badagokio, egoera horri lagun­tza-plan indibidual batekin edo familia-plan batekin eran­tzungo zaio.
  2. Sar­tzeko unean edo aurretik, ida­tziz jasoarazi beharko da hartutako per­tso­nak baimena ematen duela, eta harrera-etxe­bizi­tza­ren antolamenduari, fun­tzionamenduari eta bizikide­tzari lotutako baldin­tzak, berehalako harrera-zerbi­tzuaren informazioko, orientazioko eta lagun­tzako zerbi­tzuen esku-har­tzea (etxe­bizi­tza zerbi­tzu horren bitartez lor­tzen bada), eta erreferen­tziazko gizarte-zerbi­tzuak premiei dagokienez egindako balioespena onar­tzen dituela.
  3. Sar­tzeko unean, harrera-etxe­bizi­tza­ren gil­tza emango zaio hartutako per­tso­nari; etxe­bizi­tzan beste bizikide­tza-unitate batekin bizi bada, bere bizikide­tza-unitateari dagozkion gelen gil­tzak emango zaizkio.
  4. Zirkunstan­tziengatik hartutako per­tsona beste udalerri bateko harrera-etxe­bizi­tza batera joatea komeni bada, dauden koordinazio-protokoloei jarraituko zaie.

8. artikulua. Egonaldia.

Egonaldiak familia-etxe­bizi­tza­ren erabileraren esleipena ezar­tzen duten prozedura judizialen ebazpenaren datara bitartean iraungo du ­gutxienez, erabil­tzaileak berak egonaldiaren amaiera eska­tzen duenean izan ezik. Edonola ere, 4 hilabeteko epea igaro ondoren, beste gizarte-baliabide, gizarte-programa, etxe­bizi­tza-baliabide edo etxe­bizi­tza-programa ­batzuen bidez eran­tzun ahal izango zaio ostatu-premiari, betiere premien balioespen batek hori aholka­tzen badu; bestela, hasiera batean ezarritako epea luzatu ahal izango da, betiere harrera eragin zuten baldin­tzak alda­tzen ez badira.
Salbuespen moduan eta hartutako per­tso­nak arrisku egoeran dauden adingabekoen familien­tzako esku-har­tze familiarraren programan parte har­tzen duen kasuetan, egonaldi- epea esku-har­tze familiarraren programaren iraupenera eta lankide­tza aktibora baldin­tza­tuta egongo da.

9. artikulua. Oinarrizko gizarte-zerbi­tzuen esku-har­tzea.
Harrera-etxe­bizi­tza­ren erabil­tzaileek erreferen­tziazko profesional bat izan beharko dute oinarrizko gizarte-zerbi­tzuan. Profesional horrek premiak ebaluatuko ditu eta zain­tza­rako plan indibidual bat edo familia-plan bat landuko du.

10. artikulua. Egonaldiaren amaiera.

  1. Egonaldiaren amaiera eragingo duten zirkunstan­tziak honako hauek dira:
    • Sar­tzeko baldin­tzak galdu edo amaitu izana.
    • 8. artikuluan xedatutakoari jarraiki ezarritako egonaldiaren epea amaitu izana.
    • Ezarritako betebeharrak bete ez izana.
    • Beste ostatu-alternatiba bat.
    • Interesdunak esan-bidez uko egin izana.
  2. Hartutako per­tso­nek 2 asteko epea izango dute harrera-etxe­bizi­tza uzteko, aurreko idatz-zatietan adierazitako amai­tzeko arrazoiren bat agertuz gero. Epe hori igaro ondoren etxe­bizi­tza ­utzi ezean, utza­razteko bidezkoak diren lege-neurriak hartu ahal izango dira, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1999 Legean aurreikusitakoa errespetatuta.
  3. Aurrekoa gorabehera, c) kasua ager­tzen bada eta ez-bete­tzea 5.2.k artikuluari lotuta badago, hartutako per­tso­nek etxe­bizi­tza berehala ­utzi beharko dute.


XEDAPEN GEHIGARRIA

Araudi honetan jaso ez diren arlo guztietarako edota bertan aurreikusi ez arren aurkez daitezken kasu berezi guztietarako, Udaleko Gizarte Ongizate Batzor­deak ahalmen osoa izango du kasu bakoi­tzean komenigarriak irizten dituen neurriak proposa­tzeko.


XEDAPEN INDARGABE­TZAILEA

Udal-titularitateko Emakumezkoen­tzako Harrera-­etxeko Araudi erregula­tzaile honek indarrik gabe uzten du 1996ko irailaren 16an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, 178 zenbakidunean argitaratutakoa.


AZKEN XEDAPENA


Araudi hau, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.


1 ERANSKINA

UDALAREN HARRERA-­ETXEA
ERABIL­TZEKO DOKUMENTUA

Beasainen, ........ (e)ko ........................... ren .........(e)an.
BILDURIK
Alde batetik, ......................................................................... J./A., Beasaingo Udaleko Alkatea, NA-zk. ................................ duena, Beasaingo Udal T.G.aren izenean eta bere ordezkari legez eta bestetik .............................................................A., NA-zk. ................................ duena.

AURREKINAK


1. Beasaingo Udalak bere jabe­tza­koa duen etxe­bizi­tza bat egokitu du Harrera-­etxe modura, Araudi honetan azaldutako egoerei irtenbidea aurki­tzeko.
2.  ................................................................................A.ak udal-etxe­bizi­tza denboraldirako erabil­tzea eskatu du .............
.....................................................................................................dela bide.
3. Udaleko Gizarte-zerbi­tzuek egiaztatu egin dute eska­tzaileak azaldutako behin-behineko beharrizan-egoera.
4. Bi aldeek ere elkarri, kontratuak egiteko eta obligaziotan sar­tzeko gaitasuna aitortuta, dokumentu hau formalizatu dute ondorengo baldin­tzen arabera:

BALDIN­TZAK

Lehena. Beasaingo Udal T.G.ak, aipatutako etxe­bizi­tza­ren behin-behineko erabilpena eta gozamena laga du.
...................................................................................... A.ak onartu egin du lagapena eta Harrera-etxe­aren araudiak 5. artikuluan jasotako betebeharrak, osotasunean ezagu­tzen dituenak, bete­tzeko konpromisoa hartu du.

Bigarrena. Harrera-­etxea, ................................................. A.ak eta bere kargura dauden honako per­tso­nek: Bakar-bakarrik okupatu ahal izango dute.

Hirugarrena. Beasaingo Udal T.G.ak bere esku gorde­tzen du dokumentu honetan adierazitakoa ezarritako epea baino lehen indarrik gabe uzteko aukera, beti ere, inguruabar hauetakoren bat gerta­tzen denean noski:

  1. Harrera-­etxean egon beharra eragin duen egoera konpondua izango balitz.
  2. Harrera-­etxeko araudian ezarritako baldin­tze­tako edozein ere beteko ez balitz.

Adostasun-seinale­tzat eta honen berrespen oso gisa, aipatutako data eta lekuan sinatu dute bikoiztutako dokumentu hau.

 

Azken eguneratzea: 2008/12/04