Egungo egoerak baldintzatuta Mugikortasun Mahaia dinamizatzeko arduradunek galdetegia prestatu dute iritzi bilketarekin jarraitzeko

Beasaingo Udala, gizarte-eragile, entitate pribatu eta bizilagunekin batera Beasaingo Mugikortasun Jasangarrirako Mahaia bultzatzen ari da. Otsaileko aurkezpenaren ondoren bigarren topaketa bat aurreikusita zegoen elkarrekin herriko mugikortasun arazoei buruz hausnartzeko.

Koronabirusarengatik ezarritako konfinamendua dela eta, aipatutako saio presentziala atzeratu egin da eta honen ordez galdetegi digital bat prestatu da. Helburua Beasaingo mugikortasun ohiturak hobeto ezagutzea eta bizilagunen iritzia jasotzea da. Horregatik herritarren, tokiko eragileen eta mugikortasunaren inguruan zeresana duen edonoren iritzia eta laguntza ongi etorria izango da Beasaingo Udalaren webean mugikortasun mahaiaren atalean jarritako galdetegia betez, 5 minutuko lana besterik ez da. Galderak egoera normalarekin daude lotuta, egungo alarma-egoeratik kanpo. Galdetegira helbide honetan klikatuz iritsi daiteke.

Galdetegia 2020ko apirilaren 30ra arte irekita egongo da eta parte hartuko dutenen kolaborazioa eskertua geratzen da. Galdetegia ez da izando tresna bakarra iritzi eta proposamen bilketarekin jarraitzeko. On line bideo-dei bidezko taldeko bilerak zein bakarkako elkarrizketak burutzea aurreikusten da. Era berean irekita jarraitzen dute parte hartzeko orain arteko bideak, hala nola Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoa eta udalaren sare sozialak.