Liztorrari buruzko informazioa

liztorra02Vespa velutina bezala ezaguna den liztorra 2010ean antzeman zuten aurreneko aldiz Irunen. Asian dauka jatorria liztor honek eta 2004ko amaieran sartu zen Europan, antza Bordelera Txinatik egurrez edo eltzez beteta zetorren ontzi bat porturatzean. Kezka handiagotu egin da ordutik hona, liztor beltza harrapakari oldarkorra delako bertako erleentzat.

liztorra01Liztorrek 30 milimetro inguru dituzte eta erreginek 35 eta 40 milimetro izatera irits daitezke. Baloi baten neurria duten habiak arboletan zintzilik egiten dituzte. Habi bakoitzak 1500 - 3000 liztor artean izaten ahal ditu, beraz, ugalketa azkarra dute. Loreak eta fruta helduak jaten dituzte, hala nola, harrapatzen dituen intsektuen proteinak. Asiako liztorrak burua kentzen dio eta gero jan egiten du edo habiara eramaten du. Bertako liztorrak baino oldarkorragoak dira.

Bost urratsek osatzen dute liztorraren ziklo biologikoa

  • Otsail-martxoan, erreginak hibernatzen izan diren tokitik ateratzen dira eta, apiril-maiatzean, haietako bakoitza habi bat egiten hasten da, eta lehen arrautzak errun.
  • Liztor langileak jaiotzen direnean, habia eraikitzen jarraitzen du eta, horretaz gain, kolonia guztia elikatzen du.
  • Irailean, arrak eta erregina berriak jaioko dira.
  • Hauek ernalduak izaten dira eta, udazken hasieran, habia uzten dute.
  • Negua datorrenean, beste babesleku bat bilatzen dute, hibernatzeko. Neguan, erregina-ama fundatzailea eta liztorrak hil egiten dira, eta utzitako habia ez da berriro erabiliko hurrengo urtean.

liztorra03Habiak esferikoak edo erronboide formakoak dira, marroiak edo krema kolorekoak dira eta, erabat garatutakoan, 50 cm zabal eta 80 cm garai izan daitezke; normalean zuhaitzetan egiten dira, ia beti lurretik hamar metro baino gehiagora. Batzuetan, eraikinen goreneko aldean ere egiten dira.

Zergatik behar dugu zure laguntza?

Martxoaren eta maiatzaren bitartean liztor erreginek habia txiki primarioak egiten dituzte, 5 bat zentimetrokoak, eta haietan erruten dituzte arrautzak; udaren amaieran erregina bakoitzak beste habia bat egiten du, eta hartan 300 bat erregina berri eta 1500 - 3000 liztor langile artean sorrarazten ditu.

Garrantzitsua da herritarrek horrelakoetan esku hartzea, habia txikiak detektatzeak eta kentzeak nabarmen murrizten duelako tamaina handiagoko liztor habien kopurua: Orain suntsitzen dugun habia bakoitzeko etorkizuneko 200 habia saihesten dugu. Habia horiek, gainera, eskuragarriagoak dira hurrengo hilabeteetan eratzen dituztenak baino eta antzeman egin dakieke zuhaitz eta zuhaixka, ganbara, trasteleku, garaje edo hego fatxada, terraza, leiho, balkoi edo teilatuetan.

Zer egin liztor habiaren bat ikusiz gero?

  • Ez hurbildu habia handira 5 metro baino gehiago.
  • Ez saiatu xaxatzen edo zeure kabuz kentzen.
  • DEITU UDALTZAINGOARI ZENBAKIAREN BIDEZ, eta adierazi zehazki habia non dagoen kokatuta.

Lan horietan partaide dira Suhiltzaileak, Ingurumeneko Zuzendaritza eta Udaltzaingoa, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainak ere.

EZ DA OLDARKORRA LASAI UZTEN BAZAIO

Ezagutu diren eraso kasuak pertsona batek xaxatu egin dituelako gertatu dira. Gure ingurura heltzeak ez du arazorik sortzen osasun publikoaren aldetik, eta ez da arriskutsua pertsonentzat. Mehatxua da, ordea, gure ekosistemaren orekarako, espezie inbaditzailea izanik, erle arruntaren populazioarengan (Apis melifera) oso eragin larria izaten duelako, eta erleak ezinbestekoak ditugu landareak eta arbolak behar bezala polinizatzea segurtatzeko.