Flora inbaditzailearen erradikazioa eta ibai-ertzen errestauraziorako proiektua

Flora aloktonoaren inbasioa ez da prozesu berria, baina azken hamarkadan perspektiba globaleko arazo bilakatu da. Gipuzkoan espezie inbaditzaileen presentzia nabaria da, geroz eta ohikoagoa da ibai, errepide eta trenbide ertzetan flora inbaditzailea ikustea. Espezie inbaditzaileek, naturan bertako espeziekin elikagaiengatik lehiatzen dira, eta bertakoak ordezkatzea lortzen dutenean, ekosistema eraldatzea lortzen dute.

Goierri eskualdea eta beraz Beasain ere ez da egoera honetatik kanpo aurkitzen. Eskualdeak flora espezie inbaditzaile ezberdinak aurkitzen dira, ugarienak Fallopia japonica, Helianthus tuberosus, Cortaderia selloana eta Buddleja davidii espezieak dira, hauek ibai hertzeetan aurkitzen dira . Espezie inbaditzaileen arazoa eskala zabalean tratatu behar den arazoa izanik, duela lau urte Goiekik Aranzadi zientzia elkartearekin batera proiektu hau martxan jartzea erabaki zuen.

Proiektu honen erronka nagusienak Oria ibaian eta azpi arroetan aurkitzen diren flora espezie inbaditzaileen erradikazioa eta Goierriko habitat natural eta seminaturalen errestaurazio ekologikoa eta erregenerazioa aurrera eramatea dira. Proiektu honen baitan gauzatu izan diren ekintzak hurrengoak dira:

  1. Fallopia japonica, Helianthus tuberosus, Cortaderia selloana eta Buddleja davidii espeziek Oria ibaian zehar eta bere azpi arroetan duten banaketa kartografikoaren azterketa.
  2. Flora inbaditzailearen erradikazioa Oria Ibaian eta bere azpi arroetan.
  3. Goierri eremuan, Oria Ibaiko eta bere azpiarroetako ertzen berreskurapenerako bertako zuhaitzen landaketak.

Falopia japonica  Heliantuhus tuberosus Cortaderia selloana  Buddleja daviddi 

Flora inbaditzaileen erradikaziorako tratamenduak zenbait urtetan zehar errepikatu behar direnez, aipatzen diren ekintzak urtetik urtera jarraituko dira gauzatzen.

Eskualdean zehar landare inbaditzaileren bat ikusten baldin baduzu, ateraiozu argazki bat eta lagunduiguzu espezie inbaditzaileen kartografia osatzen. Horretarako Goiekik eskura jarri duen lotura honetara sartu behar duzue eta bertan dagoen formularioa osatu.