Eskola agenda 21

agenda eskola21Ikastetxearen jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian esku hartu eta laguntzen du. Ingurumen-hezkuntza programa bat denez, ingurumen-arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea da haren xede nagusia.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauexek dira:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta jasangarria sustatzen du.
  • Curriculum-berrikuntza eragiten du.

Eskolako Agenda 21 gai edo arazo baten inguruan garatzen da, eta, horretarako, programaren helburuak ditu oinarri eta erreferentzia. Jasangarritasuna oso kontzeptu zabala da, eta gai ugari hartzen ditu bere barnean. Guztiak dira baliagarriak programa garatzeko. Horien artean hauexek aipa daitezke: biodibertsitatea, klima-aldaketa, hondakinak, kontsumo-ohiturak, garraioa eta mugikortasuna...

Udal diagnostikoak abiapuntutzat hartuta, ikasleek batera lan egiten dute udal jasangarritasunaren alde. Fase honetan foroek garrantzi berezia dute:

  • Eskolen arteko Foroa: udalerri edo eskualde bateko ikastetxeetako ikasleek osatutako organoa; Eskolen Udal Foroak prestatzeko biltzen da.
  • Eskolen Udal Foroa: ikasleek ikasturtean egindako lanaren emaitzak, konpromisoak eta proposamenak tokiko arduradunen aurrean (alkatea, zinegotziak …) aurkezteko topalekua.

 

Beasaingo ikastetxe guztietan 2006tik lantzen da eskola Agenda 21 proiektua. Azken ikasturteetan landu den gaia eta materiala atxikita dituzu:

2016 – 2017 ikasturtea: LURZORUA   pdf 2016 2017 udal foro erantzunekin (363 KB)

2015-2016 ikasturtea: ELIKADURA JASANGARRIA   pdf 2015 2016 udal foro erantzunekin (454 KB)

2014-2015 ikasturtea: ELIKADURA JASANGARRIA   pdf 2014 2015 udal foro erantzunekin (395 KB)