Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

AGENDA

Descargar como fichero iCal
- Música -
Concierto: AQUAM LAUDA KORUA
Sábado, 02. Junio 2018, 19:30

Zuzendaria: Jabi Busto

 

 

AQUAM LAUDA KORUA

2014an sortu zen koru hau, emakume abesbatzentzat sortutako musika zabaltzeko asmoarekin.

Koruak programa eklektikoekin lan egiten du, eta bere asmo nagusia entzuleengana iristea eta bere abeslarien ahotsekin zirrarak berpiztea da.

  1. urtean, taldeak bere aurkezpena egin zuen Irungo Pentekostes elizan.

2015ean, koruak kontzertuak eskaini zituen Torre del Mar (Malaga), Iruñea/Pamplona, Jaca eta Castro Urdialesen.

2016an, Lasarte, Laredo eta Gijonek izan zuten bere lana balioztatzeko aukera.

2017an, Zumaia, Hondarribia eta Burgosen izan ziren gure kontzertu nagusiak. Burgosekoa berezia izan zen; bertan, Alejandro Yagüe-k idatzitako Tagore bere azken obra estreinatzeko aukera izan baikenuen eta, aldi berean, hil berria zen musikagile paregabeari omenaldia egiteko aukera izan genuen.

2018an, Avileseko XLI. Erlijio Musika Astean parte hartu du koruak, bai eta Villabonako III. Musika Koraleko Zikloan ere.

Entzuleen bihotzetara iristea da gure helburu bakarra.

JAVIER BUSTO

Hondarribian jaio zen 1949. urtean.

Medikuntza eta Kirurgian Lizentziaduna Valladolideko Unibertsitatean.

Musika-heziketa autodidakta du, eta Erwin List maisuak animatuta hasi zuen jarduera  korala.

Valladolideko Ederki Koruaren zuzendaria (1971-1976). Hondarribiko Eskifaia Koruaren sortzaile eta zuzendaria (1978-1994). Kanta Cantemus Koruaren sortzaile eta zuzendaria (1995-2007). Aquam Lauda Koruaren sortzaile eta zuzendaria (2014).

Bere obra koralak Euskal Herria, Alemania, AEB, Frantzia, Japonia eta Britainia Handian argitaratzen dira.

 

Localización: Igartzako jauregian