Ayuntamiento de Beasain
INICIO
- Música -
ENKARGUZ. SORMENAREN IBAIA: Xabier Zabala, Andoni Egaña
Viernes, 15. Marzo 2019, 19:00
Contacto: AEK kultur elkartea
Enkarguz, sormen proposamen bat da. Sormenaren artisautza publiko aurrean garatzeko proposamena. Bertatik bertara. Sormen prozesu baten agerpen konprimitua, azeleratua, ikusgarria, gardena.
Localización: Igartzako jauregian
ENKARGUA
Kanta bat egiteko enkargua ere bada. Bezeroak horrela nahi badu.
Konposizio musikala, letra eta estudioan grabatzeko eskeintza. Musikari profesional zein interesgarri iristen den jendartearekin.
Xabier Zabalak eta Andoni Egañak, elkarrekin, hamaika abesti sortu dituzte. Hilabeteotako lanketa hau oholtza gainean jorratzeko jauzia egin dute.
Musikaren eta hizkuntzaren artisauei Alberto De Abajo gehitu zaie, ikuskizunaren alde bisuala zainduz. Publikoak, pantailaren bitartez, sormen prozesuaren urratsak argiago jarraitzeko.
Helburua, kolorea, tonua... lore hostoak bailiran, publikoaren parte hartze ezinbestekoarekin orriulduko dituzte, unean uneko gaiari helduz, ezkutaturik bizi den abestia azaleratzeko.
Enkargu guztiek, baina, badute bere erantzunkizuna... eta arriskua ere bai! Sormen prozesu batean une emankorrak eta idorrak izan direlako, ibaiaren ubidean bezala, itsasoratu arte.