Ayuntamiento de Beasain
INICIO
Ekoizpena: Glu Glu
Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Maitane Zalduegi.
Elenkoa: Iñaki Torralbo, Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Ugaitz Alegria // Iñaki Maruri.
Carlos Collodiren ipuin klasikoa abiapuntutzat hartuta Glu-Gluk “Pinotxo” taula gainera eramango du. Pinotxo familia guztiari zuzendutako antzerkia izango da, dantza eta musika ardatz izango direla.
Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozarren semetzat hartuko du. Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango.
Hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.
Komedia musikala baliatuz taula gainean atzoko, gaurko eta biharko umeen abenturak ekarriko ditugu taula gainera. Oraindik ere gaur egunerokotasuna mantentzen duen ipuina da Collodik XIX. mendean ikasitakoa, gaurko haurren irudi eta ikasgai.