Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

KIMETZ FURUNDARENA AGIRRE

B Level Bertsoa 1. saria
Kimetz Furundarena Agirre naiz eta 15 urte ditut, DBH4. urtea burutzen ari naiz Beasaingo Ikastolan. Kirol eta politikaren jarraipena egitea gustatzen zait eta horren inguruan asko irakurtzen dut. Bertsolaritzan berriro ere hasi naiz eta nire esperientziak eta bizipenak kontatzeko idatzi izan ditut sarritan bertsoak.
KIMETZ FURUNDARENA AGIRRE

NIRE BIZITZA

 

Doinua: Amodioa gauza tristea




Jaio-berritan jada banuen

gorputz oso berezia,

ezkerraldeko esku ta hanka 

itxurak adierazia.

Bizkarrezurra okerra eta

biriketan ahulezia,

entzumen txarra, beraz ezpainak

irakurtzen trebezia

dena arazo nuen txikitan,

hori zen nire bizia.



Txikia nintzen garai haietan,

zenbat denbora kanpoan!

Erietxetik erietxera

zenbat etorri ta joan…

Ebakuntza bat, gero beste bat,

hobetzeko esperoan,

tututxo bati lotuta ere

egon nintzen luzaroan,

nire bizitza egon izan da

heriotzaren ondoan.



Bizkarrezurra tente jartzeko

ebakuntzaren aurrean,

zortzi urtekin sartu ninduten

gela berde-hotz batean.

Ebakuntza hark soka luzea

ekarri zuen ostean,

mediku batek hanka sartzea

gorde zuen isilpean,

lehen nituen hainbat gaitasun

galdu nituen airean.



Jendea asko hunkitu ohi da

jakin ondoren hau dena,

begiradetan sentitu ditzaket

errukia eta pena.

Bada ordea beste mezu bat

nik eman nahi nukeena:

Mundu honetan jende asko da

arazoak dituena,

eta arazo hoien artean 

nirea ez da txarrena.