Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

ERLANTZ FURUNDARENA AGIRRE

E Level Bertsoa 1. saria
Erlantz da nire izena, 12 urte ditut eta Beasainen bizi naiz. Andramendi ikastolan ikasten dut, 6.mailan. Hainbat zaletasun ditut: musika, antzerkia, dantza, idaztea… eta nire denbora librean animaliekin egotea gustatzen zait. Etorkizunean antzezlea, musikaria eta hegazti domatzailea izan nahi nuke.
ERLANTZ FURUNDARENA AGIRRE

NIRE METAK/HELBURUAK

 

Doinua: Irun badaukazu zerbait (Palomarena)




Txikitan izan nahi nuen

etxeko baserritarra,

baratzean aritzea

eta biltzea belarra,

Zuhaitzetatik bilduta

pikua eta sagarra,

zuhaitzetara igota

edo jaitsita adarra,

bederatzi urterekin 

futbolean titularra,

Nahiz eta ez ninduten ni 

hartu inoiz… kaka zaharra!

Musikaria ere bai,

txirula eta gitarra,

taldekoekin batera

musika jo barra-barra!

 

Meta haietatik bat dut

lehengoetatik berbera,

musikarena, hain zuzen,

perkusioaz aurrera!

Jendearekin jotzeak

egiten nau sentibera,

eta orain zerbait badut

musikarekin batera:

hegaztiekin bizitzen

eta zaintzen ikastera

egunen batean joan

nahi nuke norabaitera

harraparien munduan

egin nahi badut karrera

Basabere izeneko

eskolan badut aukera.