HAITZ INSAUSTI VILLARREAL
Kaixo, ni Haitz Insausti naiz eta Beasaindarra naiz, 11 urte ditut eta Andramendi Ikastolakoa naiz. Nire zaletasunak (batez ere) futbola, musika entzutea, kirola egitea… dira. Etorkizunean abokatua izan nahi dut. Ikasgai gustukoena matematika da.
KOLOREAK ETA LAGUNAK
Doinua: Astoa ikusi nuen
Berde, urdin, marroia
Hainbeste al daude?
Berdea, adibidez
gehienetan pure,
Urdina gehienentzat
itsasoko lore,
Eta marroia lasai,
zu ere bazaude.
Niretzako ditugu
garrantzitsuenak,
nik ditudanak dira
niretzat onenak,
zerbait behar baduzu
beti hor daudenak,
nire lagunak dira
beharrezkoenak