Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

AMETS ELOSEGI MARTIN

E Level Bertsoa aipamen saria
Kaixo, ni Amets Elosegi beasaindarra naiz. 11 urte ditut eta Andramendi ikastolara joaten naiz. Nire zaletasunak hauek dira: jolastea, musika entzutea, musika jotzea, futbola ikustea, kirola egitea… Etorkizunean teknologiarekin gauzak sortzen dituena, perkusio eta tronboi jolea eta txarangako tronboilaria izan nahi dut.
AMETS ELOSEGI MARTIN

BILBO

 

Doinua: Ikusi nuenean





 Gaur Marijaiarekin 

nago Guggenheimen,

Bilboren historia 

ikasteko hemen.

 

Hogeigarren mendeko

borroken ostean,

ontziolen mundua

 iraultza betean.

 

Krisialdiarekin

berreraiki zuten,

Nerbioi ingurua

turistez betetzen.

 

Orain Athleticeko

gola San Mamesen, 

eta irabazteko 

esan dugu “amen”