Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

AMETS ZUBIZARRETA ETXANIZ

B Level Bertsoa 2. saria
Ni Amets Zubizarreta Etxaniz naiz eta 14 urte ditut. Beasaindarra naiz. Kirola egitea asko gustatzen zait. Irakurtzea eta idaztea gustuko ditut eta bertsotan ere jarduten naiz. Musika ere asko gustatzen zait.
AMETS  ZUBIZARRETA  ETXANIZ

TRISTE BIZI NAHIZ ETA

 

Triste bizi naiz eta 

hilko banintz hobe

badauzkat bihotzean

hainbat atsekabe

ni ez naizenez bere

bihotzaren  jabe

nere mezuak dauzka

erantzunik gabe

 

telefonon bateri

gabe oraintxe nago

ta preokupazioak 

doaz haratago

agian bere mezua 

iristear dago

ezin egon niteke

oain baino okerrago



saiatu naiz ligatzen

aplikazioetan

zu bezelakorikan 

ez dago benetan

gauero gelditzen naiz

zurekin penetan

ea aurkitzen zaitudan

zu diskoteketan



nik ezin det arindu

bihotzeko pena

psikologoa daukat

sendatzen nauena

zu ikustea izan ohi da 

terapia onena

bestela alkoholarekin

garbitzen det dena



Gimnasioan hasi naiz

gorputza lantzeko

ta ez “Bilintx” bezela 

argal egoteko

gogoa daukat berriz 

elkar ikusteko

pentsatzen dut horrela 

nauzula maiteko



mirarietan orain 

ez degu sinisten

aspaldian zientzia

jarri dugu sosten

ea maitemintzeko

zerbait sortzen duten

zientziak esan dezala

ea egin liteken