Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

AIORA JAUREGI PAGALDAY

B Level Olerkia aipamen saria
Kaixo! Aiora Jauregi naiz, 14 urteko neska ataundarra. Egun, DBH3 maila egiten ari naiz Beasaingo Txindoki institutuan. Nire denbora librean, margotzea, idaztea eta musika entzutea dut gustuko, baita lagunekin egotea ere. Espero dut nire lana gustuko izatea!
AIORA  JAUREGI PAGALDAY

(IN)PERFEKZIOAK

Goizeroko txorien txorrotxioek 

haize ufadekin bat egin dute

armonian

kadentzia perfektuan.

 

Gauero legez

hontzak kantari dihardu

ilargiaren isladapeko uluak,

iluntasunaren distira.

 

Perfekzioaren munduan murgiltzean, 

dena da errealitate faltsua.

Pasteltxoen gisa jaten ditugun gezurrak

gizartearen azpijokoa.

 

Zure etxeko lorategian egongo banintz

zuretzat tximeletak

niretzat zomorroak

ni naiz larrosen arteko lore ihartua.

 

Ostadarraren zazpi koloreek

egun goibela koloreztatu dute.

Zazpi kolore,

sentimentu,

bizipen

banan banan kontatu ditut

zergatik zazpi?

Bada, ni naizelako zortzigarrena.

 

Perfekzio inperfektua.

Ez naizena adieraztearen saiakera.

Inperfekzio perfektua.

Benetan naizena erakustearen beldur.

Sarritan behar dugu

bien arteko oreka bilatu

zeren,

inperfekzioz beterik

naiz ni perfektu.