Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

NORA MOULAY ABALABIDE

E Level Prosa 2. saria
Kaixo, Nora Moulay Abalabide naiz. 10 urte ditut eta Beasaingo Alkartasuna Lizeoan ikasten dut. Kirola egitea, lagunekin egitea eta bidaiatzea gustatzen zait, baina batez ere zaldian ibiltzea. Poz eta ilusio haundiz jaso dut Sari hau. Nire familia osoari eskaini nahi diot, baina batez ere nire aitaren aldeko saharar errefuxatu kanpamentuetan bizi den familia sahararrari, beraiek gabe ezingo nuke horrelako ipuinik idatzi eta.
NORA MOULAY ABALABIDE

AMETSAK BETETZEN DIRA

 

Sahara urrun batean Sara izeneko neskato bat bizi da. Bere ametsa itsasoa ikustea da, ez du inoiz ikusi baina ez du amore emango. Sara zortzi urteko neska alai eta maitagarria da. Bere etxea zementuz eginda dago eta alde batean jaima bat daukate. Amak tea egiten duen bitartean turrut -turrut soinu horrekin itsasoko olatuak nolakoak diren irudikatzen ditu. Hiru te egiten dituzte, sahararrek esaten duten bezala lehena bizitza bezain mingotsa da, bigarrena maitasuna bezan gozoa eta azkena heriotza bezain leuna.

 

Sarari gehien gustatzen zaiona bere amona Lalak henna egitea da. Henna egun berezietan bakarrik egiten dute baina Lalak Sarari askotan egiten dio. Sararen familia oso handia da eta bi anai ditu bera baino gazteagoak. Familia sakabanatuta dauka, batzuk errefuxiatu kanpamentuetan bizi dira eta beste batzuk mendebaldeko Saharan. Aitaren aldeko familia ez du oraindik ezagutzen.

Esma egunero oinez joaten da eskolara bere bizilagunarekin nahiz eta eskola etxetik nahiko urrun egon. Esma pasa den udan Euskal Herrian egon zen arrera familia batekin. Esmak Sarari Euskal Herria nolakoa den azaltzen dio, baina Sarak ez du sinisten. Itsasoa oso polita omen da, bere aitak esaten duen bezala, polita bezain arriskutsua.

Sara txikia zenean aita Espainiara joan zen lan bila eta bide gogorra izan zela kontatzen dio aitak. Basamortu osoa zeharkatu zuten oinez eta Argeliara iritsi zenean egurrezko itsasontzi txiki batean itsasoratu zen. Bidean lagun batzuk hil ziren eta horietako bat bere osaba Ali izan zen.

Baina Sararen aitak zorte handia izan zuen eta bidai horretan onik atera zen. 

 

Saharar errefuxiatu kanpamentuetan egun berezia da gaurkoa. Uda honetan kanpamentuetatik uda pasatzera aterako diren neska mutilen zerrendak erakutsiko dituzte eta Sara pozez zoratuta dago. Sarak atera egin nahi du itsasoa ikusteko gogo eta ilusio handiz baitago. Sara urduri samar dago, ateratzea tokatu ezkero, hegazkinez bidaiatuko duelako eta bere familia eta amona Lola agurtu beharko dituelako eta bi hilabetez ikusi gabe egongo delako.

Sarak jaimaren barruan egiten du lo. Ama alde batean jartzen da, Sara erdian eta bere bi anaiak beste aldean. Jaima kolore biziz josita dago eta barrutik amak erabiltzen ez dituen melfak josten dituzte bertan.

Sara, Sara! entzun da jaimaren beste aldean, izeba Fatima da.

Sara erdi lotan zegoen baina izebaren oihuak entzutean bizkor batean altxatu eta kanpora irten da izebaren ondora.

- Zer gertatzen da izeba?

-Sorpresa bat daukat.

-A bai? badakizu izeba, gameluak ume txiki bat izan duela?

-Ez duzu asmatu.

-Bihar amona Lolak hena egingo dit?

-Ez.

-Sahara librea dela? A, badakit izeba, aitatxo etorriko da gu ikustera?

-Ez, Sara maitea, zu joango zara aitatxo dagoen lekura.

Zure izena dago atera berri den zerrendan eta Euskal Herrira irtengo zara uda honetan eta bertan pasako duzu uda osoa. Izozki goxoak jango dituzu, fruta ezberdinak probatuko dituzu, igerilekura joango zara, eskailera mekanikoetan gora eta behera 

ibiliko zara eta ahaztu gabe itsaso urdina ikusiko duzu.

-Benetan? Ze poza.

Egun horretan oso berandu lo hartu zuten denek eta Sarak era ez zuen logurarik. Sara oso urduri dago ez dakielako noiz irtengo den baina dagoeneko argazki polit bat atera diote, bidaiatuko duen egunean domina bat bezala zintzilik eramango duena.



Azkenik, Mohamed arduradunak Sararen amari Euskal Herriko herri zoragarri batetara bidaiatuko duela azaldu dio eta baita ere harrera familia horretan beste bi neska jator egongo direla ere esan dio. Sararen ama ere oso urduri dago, bere Sara maitea nola egongo den pentsatzen duen bakoitzean negarrez hasten delako. Hala ere, amak oso ondo daki umea oso pozik eta ondo egongo dela etxean bezala zainduta egongo delako.

Gustatuko ote zaio Sarari Euskal Herriko itsasoa?