Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

ARENE AYERZA OTEGUI

E Level Bertsoa 2. saria
Ni Arene Ayerza Otegi naiz. Hamaika urteko neska Beasaindarra. Alkartasuna Lizeoan ikasten dut. Nire zaletasunik handiena musika da. Bost urterekin hasi nintzen panderoa jotzen eta zortzi urtetatik trikitixarekin jarraitzen dut. Ekitaldi batzuetan parte hartzeko aukera izan dut eta gustora ibili naiz. Hauetaz gain beste zaletasun batzuk ere baditut; marraztea, dantza egitea, musikarien kontzertu zein jaialdi eta bertsolariak entzutea… Bertsoarekin bigarren saria lortu nuela esan zidatenean, oso pozik jarri nintzen. Eskerrik asko lehiaketa honetan parte hartzeko aukera emateagatik.
ARENE AYERZA OTEGUI

MUSIKARIAK

 

Beethoven izan dugu 

kriston musikoa 

bere musika entzunda 

irten zait malkoa.

beatzigarren sinfonia 

izugarrizkoa 

zuen gaitasun hori

zeukan berezkoa.



Mozart ere badugu

musiko bezela 

denok ondo dakigu

hoberena zela.

sorkuntz lanetan zeukan 

talentu itzela 

ta denok hunkiturik 

uzten gintuela. 



                                                                                                                                Doinua: Ikusi nuenian