Herramientas de Accesibilidad

Skip to main content

MALEN ALVAREZ PARRA

E Level Prosa aipamen saria
Nire izena Malen Alvarez da, 2013. urtean jaio nintzen, urtarrilak 7an. Alaba bakarra naiz, Beasaingoa naiz eta 11 urte ditut. La Salle eskolara joaten naiz LH5. mailara. Pianoa jotzen dut eta igeriketan aritzen naiz Igartza taldean. Asko gustatzen zait bidaiatzea, pianoa jotzea, lagunekin egotea, koadroak margotzea, eskolara joatea, liburuak irakurtzea…
MALEN ALVAREZ PARRA

JOKU BATEAN HARRAPATUTA

 

Ni Maialen naiz eta nire ahizpak Ane du izena. Mahai jokoak gustuko ditugu eta ahal dugunean lagunekin gelditzen gara jolasteko. Gure lagunak Aimar, Sara, Amaia eta Beñat dira.

Arratsalde hotz batean,  Irla Pirata jokora jolasten ari ginela… PUM! Jokoan sartu ginen.

- Dena oso arraroa da!  - esan zuen Maialenek.

- Non gaude?- esan zuen Aimarrek.

Orduan urrutiko ahots batek honela esan zuen: 

- Orain nire jokoan zaudete, hiru maila gainditu behar dituzue, bestela ez zarete itzuliko. ZORTE ON!

- Zer egingo dugu? - galdetu zuen Beñatek.

- Begira, mapa bat!. - esan zuen Amaiak.

- Erraza dirudi. - esan zuen Aimarrek.

- Goazen!  - esan zuen Amaiak.

Lehenengo maila pasatzeko asmoarekin prestatu ginen,  “Basamortu Infinitua” izena zuen. Hegazkin bat hartu genuen baina bat-batean hegazkinaren hego bat apurtu zen eta denok basamortu batera erori ginen. Asko ibili ondoren  oharkabean hurrengo mailan sartu ginen.

Bigarren mailak “Basoko Eskuak” izena zuen.

Zubi asko pasa behar genituela konturatu ginen. Ez zen erraza izango baina aurrera egiteko prest geunden. Orduan Beñatek zerbait entzun zuen, gorilak ziren! Gainera gorila talde bat zen, talde bat!

- Ez gelditu hor, azkar joango gara eta horrela ez gaituzte harrapatuko. - esan zuen Anek.

Hitz egiteari utzi eta ahal genuen azkarren zubi batetik bestera pasatzen hasi ginen. 

- Mugitu, oso azkarrak dira eta! - esan zuen Beñatek. 

- Animo,  lortu behar dugu! - esan zuen Sarak.

Azkeneko zubira iritsi ginenean gorilak geratu ziren eta beraien artean hizketan hasi ziren. Beñatek belarri fina zuenez, adi-adi egon zen eta dena entzun zuen.

- Aizue, gorilei dena entzun diet, gero inguratuko gaituztela esan dute.

- Beste leku batetatik joango gara. - esan zuen Amaiak.

Esanda bezala beste bide bat hartu eta hirugarren mailara iritsi ginen.

Hirugarren eta azkeneko maila oso zaila zen, ibai bat zeharkatu behar genuen, maparen arabera berrogei metroko zabalera zuen. Horretarako txalupa bat bakarrik genuen. Arraunak hartu eta uretan sartu bezain pronto pirañak zeudela ikusi genuen, arraunean kontu handiarekin egin beharko genuen.

Arraunean hasi ginenean oso beldurtuta geunden baina ausartak ginenez ibaiaren beste aldera iristea lortu genuen. Bide luze bat ikusi genuen, irteera izan zitekeen baina mendi tontor batera eramaten zuen. Maparen arabera irteera hantxe zegoen, Irla Piratatik atera nahi bagenuen aurrera egitea besterik ez zitzaigun geratzen.

- Oso nekatuta nago. - esan zuen Anek.

- Baita ni ere. - esan zuen Sarak.

- Hemen gera gaitezke, lo piskat egin eta atsedena hartuko dugu. - proposatu zuen Aimarrek.

- Ideia ona da. - esan zuen Amaiak.

Ipuinak asmatzen, goxokiak jaten, txisteak kontatzen… primeran pasa genuen.

Hurrengo egunean dena jaso eta abenturak jarraitu zuen. Kilometro bat falta zela, Aimar pozaren pozez builaka hasi zen.

- Ikusten da irteera!! Han goian!! 

Irteerara iritsi ginenean ate bat ikusi genuen, giltza beharko genuela pentsatu genuen baina ez, irekita zegoen. Hori bai ezusteko pozgarria.

Atetik pasa baino lehen, Irla Piratari agur esan genion.  Berriro etxean, leku berdinean geunden, ezer gertatu ez balitz bezala. Berehala aita eta ama etorri ziren.

- Baina nun zeundeten? 

- Baaa… goxoki dendan. - esan genuen.

- Hurrengoan joan aurretik esan. - esan zuten aitak eta amak.

- Baaaaaaiiii, lasai, hurrengoan abisatuko dizuegu.

Batak besteari parre txikiak eginez, jokoaren kaxa gorde eta txokolate bero bat hartzera joan ginen.